Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
Mercedesek Gasteizko lantegiko aldi baterako langileak kaleratuko ditu urtarrilean

2020-11-11
Lan gatazkei helduta, ELAk eta LABek jakinarazi dute ostegunean epaiketa egingo dela Espainiako Auzitegi Nazionalean, Arcelor Mittalen aldi baterako enplegua erregulatzeko espedientearen aurka jarri duten salaketa dela eta. Bestaldetik, Mercedesek Gasteizko lantegiko aldi baterako langileak kaleratuko ditu.
bideoa prestatzen
Macronek Alemaniaren eta Bruselaren babesa lortu du Schengen eremua eraldatzeko

2020-11-11
Europar Batasuneko hainbat buruzagik, tartean Emmanuel Macron Frantziako presidenteak eta Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak, mehatxu terroristaren aurrean EBk erantzun "azkarra eta koordinatua" eman behar duela esan dute astearte honetan. Mugak indartzea, asilorako baldintzak gogortzea eta Schengen espazioaren arauak berrikustea dute helburu.
bideoa prestatzen
Irati Goikoetxea: "Giza eskubideen arloan ezinbestekoa genuen hezkuntza komunitateari begiratzea"

2020-11-11
Nafarroako Gobernuak bat egin du Giza Eskubideen Nazioarteko Egunarekin, ikasleentzako jardunaldi parte-hartzaileak eta jarduerak programatuz.
bideoa prestatzen
Zaintzaren krisiari aurre egiteko neurriak lantzen ari da Estatuko Berdintasun Ministerioa

2020-11-10
Zaintza- arrakala azaleratu eta areagotu du covid19 pandemiak. Kontziliazioa bermatzeko neurrietan ari da lanean Madrilgo Berdintasun Ministerioa. Estatuko Aurrekontu Orokorrek 200 milioi euro bideratuko dute horretarako.
bideoa prestatzen
Ernaik pandemiari aurre egieko baliabide gehiago eskatu die Hego Euskal Herriko gobernuei

2020-11-05
Ernaik baliabide gehiago eskatu ditu pandemiaren aurka Foru Erkidegoaren eta Eusko Jaurlaritzaren egoitzen atarian. Gazte antolakundearen arabera, orain «egoerak okerrera egin ez dezan, politika eraginkorrak egiteko ordua da, eta ez neurri arbitrarioak hartu eta kontrol sozialean sakontzekoa.
bideoa prestatzen
Ostalariek manifestazioa egingo dute bihar ixteko aginduaren ostean

2020-11-06
Koronabirus positibo berrien gorakada dela eta, Eusko Jaurlaritzak neurri berriak ezarri ditu. Hala nola, ostalaritzako lokal denak ixteko agindua eman dute, eta orain indarrean dagoen etxeratze agindua 22:00etatik 06:00etara mugatuko dute. Jarduera sozioekonomikoarentzako ordutegia ere txikitu egingo da, eta 21:00etatik aurrera itxita egon beharko dute merkataritza establezimendu guztiek —farmaziek eta gasolindegiek izan ezik—. Hori dela eta, bihar SOS Ostalaritza taldeak deituta manifestazioak egingo dituzte Donostian, Bilbon, Iruñean eta Gasteizen arratsaldeko 17:30ean.