Skip to main content

Urdaibaiko XV. azoka ekologikoa egingo da Busturian larunbatean

Urdaibaiko XV. azoka ekologikoa egingo da Busturian larunbatean

Busturiako Axpe auzoan, nekazal azoka ekologikoa ospatzen da. Eskualdeko eta Euskal Herriko beste hainbat lekutako ekoizleak joaten dira euren produktuak eskaintzera. Goizean zehar, bertsolariek eta trikitilariek girotuko dute azoka ekologikoa, eta herriko Irrintzi Alai dantza taldeak kalejira egingo du. Umeek ere ez dute aspertzeko tarterik izango, azokaren baitan beraientzako jolasak egingo dituzte-eta. Musika ez da faltako azokan, izan ere, 12:00etan hasita tabernaz taberna Erramun Martikorena arituko da kantari.


 
bannerra

bannerra