Araba Euskaraz-eko abestia eta bideoklipa aurkeztu dituzte gaur
Araba Euskaraz-eko abestia eta bideoklipa aurkeztu dituzte gaur
Ekainaren 18an Bastidan ospatuko da aurtengo Araba Euskaraz. Betagarri taldeko Iñaki Ortiz de Villalba eta Hesianeko Zuriñe Hidalgo arduratu dira abestiari ahotsa jartzeaz. Hitzak, berriz, Orlando Arreitunandia bertsolariarenak dira. Bideoklipean Bastidako ikastolako haurrek eta gurasoek ere parte hartu dute.