Skip to main content

Puigdemont kautelapean aske da eta azaroaren 17an deklaratuko du

Puigdemont kautelapean aske da eta azaroaren 17an deklaratuko du

Belgikako justiziak Carles Puigdemont Presidentea eta harekin dauden 4 kontseilariak aske utzi zituen bart gauean, kautelazko neurriak jarrita. Azaroaren 17an joan beharko dute berriz epailearen aurrera, eta orduan erabakiko du epaileak Auzitegi Nazionalaren euroaginduari nola erantzun. Katalunian gertatzen ari denaren aurrean Podemos alderdiak duen jarreragatik, dimisioa eman du, hain justu, Albano Dante Fachin Podem Catalunyako idazkari nagusiak. Horrez gain, gaurkoan albiste da, nazioarte mailan, ihes fiskalarekin lotutako eskandalu berri bat ere: Paradise Papers delakoak argitara ekarri dituzte, eta elite ekonomiko eta politikoa zipristinduko duen informazioa aireratu dute. Gai horiei eta beste zenbaiti begira jarri gara gaurko lerroburuetan.

 
bannerra

bannerra