Skip to main content

Independentistak bozetara, programa bateratua eta zerrenda ezberdinekin

Independentistak bozetara, programa bateratua eta zerrenda ezberdinekin

Kataluniako abenduaren 21eko bozetara koalizioak aurkezteko azken eguna gaur da eta, antza, alderdi independentistek programa bateratuarekin, baina zerrenda ezberdinetan, aurkeztuko dute euren burua.

Bien bitartean, Intersindical sindikatuaren biharko greba orokorrerako deialdia, ahulduta geratu da, gehiengo sindikalak parte hartuko ez duela iragarri ondoren.

Gurean gaur, berriz, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Euskararen Plan Gidaria hizpide dugu, izan ere, NUPeko euskara taldeak eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiak, sindikatu eta euskalgintzako kideekin batera, euskal ikasleen eskubideak bermatzen ez dituela salatu dute, eta lotsagarri jo dute.


 
bannerra

bannerra