Skip to main content

GUREAN GAUR, lerroburuak: Katalunian esku hartzeko eskatu diote Europari 200 alkatek

GUREAN GAUR, lerroburuak: Katalunian esku hartzeko eskatu diote Europari 200 alkatek

200 alkate baino gehiago Bruselara joan dira Carles Puigdemont Generalitateko presidenteari eta harekin batera Espainiak kargugabetutako kontseilariei babesa adieraztera. Ekitaldi politikoa egin dute eta Europari eskatu diote esku har dezala Kataluniako egoera konpontzeko. Puigdemont ere bertaratu da ekitaldira eta txalo artean jaso dute.

Gurean gaur, berriz, Oreretako hiru gazte auzipetuak aske geratu direla dugu albiste. Libre utzi ditu Carmen Lamela epaileak, baldintzapean, epaiketa egin bitartean. Gai horiei eta beste batzuei begira jarri gara lerroburuetan.


 
bannerra

bannerra