Skip to main content

GUREAN GAUR: Diputatuak EPPKrekin bildu ostean, martxa Reautik Fleuryra abiatu da

GUREAN GAUR: Diputatuak EPPKrekin bildu ostean, martxa Reautik Fleuryra abiatu da

Larunbatean Parisen egin beharreko manifestazioaren atarikoek albiste ugari utzi dizkigute. Izan ere, Reau-ko espetxearen atarian jende andana bildu da gaur bertatik Frantziar Estatuko hiriburura presoen auzia konponbidean jartzeko eskakizuna eramateko asmoz. Bertan, Ipar Euskal Herriko diputatuen ordezkaritza bat dago eta Reauko kartzelan EPPK-ren mintzakide diren Maixol Iparragirre eta Mikel Albisurekin elkartu dira Vincent Bru zentrista, Max Brisson errepublikanoa eta Jose Bove ekologista. Pozik atera dira bilkuratik eta ondoren Fleuryko espetxera abiatu dira.


 
bannerra

bannerra