Skip to main content
bannerra

Testuinguru "egokian", EPPK biktimen erreparazioaz hitz egiteko prest

Testuinguru "egokian", EPPK biktimen erreparazioaz hitz egiteko prest

EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboa prest dago biktimen erreparazioaz hitz egiteko, testuingurua "egokia" bada. Hori jakinarazi du Foro Sozial Iraunkorreko eledun Agus Hernanek. EPPK-ko kide Juan Antonio Olarra Guridirekin bildu da asteburuan. Presoen senideekin egin du bidaia, espetxe zuzendaritzak ez diolako erantzun biltzeko eskariari. Espainiako Gobernuari eskatua zion Foro Sozialak EPPK-ko kideekin bilera bat egiteko baimena, baina, erantzunik jaso ez zuenez, joan den larunbatean 40 orduko bidaia egin zuen Granadara, Olarra Guridirekin 40 minutuko elkarrizketaldia izateko.


Gurean Gaur

Pablo Llarena epaileak ez du martxan jarriko Carles Puigdemont atxilotzeko euroagindua. Danimarkan da gaur Puigdemont, Kopenhageko Unibertsitatera hitzaldi bat ematera joanda eta hura atxilo dezaten eskatu dio Espainiako Fiskaltzak Espainiako Auzitegi Goreneko epaileari, baina hark ezetz esan du. Eskaera "arrazoizkoa" den arren, halakorik ez egiteko "ñabardurak" daudela esan du. Epailearen arabera, Puigdemont bere atxiloketa probokatzen ari da, inbestidura saiora joan gabe ere Generalitateko presidente izendatu ahal izateko.


Gurean Gaur

Ondarroako atezainak 2025 urtea bitarteko kontratua sinatu du talde zuri-gorriarekin eta aurrerantzean 80 milioi eurotako etete klasula izango du. Hainbat zurrumurreren ostean, Real Madrilen interesa medio, Arrizabalagak San Mamesen segituko du.


Gurean Gaur

Urtero legez, milaka lagunek parte hartu zuten Donostian eta Azpeitian antolatutako danborradetan. Afariak, festa giroa, danborradak eta bestelakoak nonahi aurkitu zitezkeen. Egitarau ofizialean eta ofizialetik kanpo. Festak ez zuen etenik izan, are gutxiago Antiguako auzoko jaietan.


Gurean Gaur

Sasiburu Elkartea eta Barakaldoko Euskara sailaren eskutik, mahai inguru interesgarria burutu dute Ezkerraldeko herrian. Bertan, euskararen erabilerako palankak zeintzuk diren aztertu zituzten, Kike Amonarriz komunikatzaile eta telebista aurkezlea eta Topaguneako kide den Iker Martinez de Lagos-en eskutik.