Skip to main content

JxCat eta ERC, Parlamenteko mahaiaren osaketa eta inbestidura adostuta

JxCat eta ERC, Parlamenteko mahaiaren osaketa eta inbestidura adostuta

Bruselan bildu dira Carles Puigdemont eta Marta Rovira, eta mahaia gehiengo independentistarekin, alegia, Catalunya en Comú kanpo utzita, osatzea eta Puigdemont presidente izendatzea adostu dute.

Bestelako mugimendurik ere egon da: Artur Masek PDeCat-en presidentzia utzi du, bi arrazoi nagusi emanez: Junts Per Catalunyaren emaitzak onak ikusita, gizarte zibileko elkarte eta eragileak batu dituen formula hauspotu nahi du, aurpegi berrientzat tokia utzita; eta ez ditu alderdiaren presidentziaren aukerak mugatu nahi, haren kontrako prozesu eta erabaki judizialak tarteko.

Aintzat hartzekoa da datorren astelehenean bertan emango dutela jakitera Palau kasuaren ebazpena.


 
bannerra

bannerra