Skip to main content

Abian da festa eta gizarte kritikarako aroa Tolosan

Abian da festa eta gizarte kritikarako aroa Tolosan

Lehertu da festa Tolosan, ostegun gizenak agintzen baitu inauterietako asteburu nagusiaren hasiera. Tolosan, jai handia izaten da ostegun gizenetik asteartitara arte, eta, urtero bezala, plaza bete jenderekin abiatu dute zoramena, eguerdian, Berazubi auzoari independentzia emanda. Inauteriak Nafarrora ere iritsi dira: Iruñean, zehazki, pasa den asteburuan kaldereroek hartu zituzten Alde Zaharreko kaleak. Bihar, berriz, Mari Trapu izango da protagonista; Nabarrerian 19:00etan bere pregoia emango du kolorez beteriko asteburuari hasiera emateko.Bilbon, Konpartsek eta udal ordezkariek, Farolin eta Zarambolas aurkeztu dituzte, inauterietako ikono nagusiak. Farolin, Mikel Martinez aktore eta ostalaria izango da. Zaranbolas, aldiz, La Basu raperoa. Larunbatean, desfile nagusia egingo dute Bizkaiko hiriburuko karriketan. Eta horiez gain, Lantzen, Goizuetan, Lesakan, Mundakan, Unanun, Uztaritzen edo Zalduondon ere ospatuko dituzte inauteriak.


 
bannerra

bannerra