Skip to main content

Asteko kronika: Gehiengo sindikalak ere babestu du greba feminista, "eredu justuago baten alde"

Asteko kronika: Gehiengo sindikalak ere babestu du greba feminista, "eredu justuago baten alde"

Euskal Herriko mugimendu feministak Martxoaren 8rako deitu duen greba feministarekin bat egin du gehiengo sindikalak. ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta EHNE Bizkaiak asteartean erregistratu zituzten egun horretako lanuzteetarako deiak Bilboko Lan Ordezkaritzan, eta gauza bera egin zuten biharamunean, Iruñean.

Lau orduko lanuzteak iragarri dituzte martxoaren 8rako, goizez eta arratsaldez egiteko: 11:00etatik 15:00etara, eta 18:00etatik 22:00etara. Enplegu grebaz gain, zaintza lanen, ikasketen eta kontsumo praktiken grebara ere deitu dute.


 
bannerra

bannerra