Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Baldintzapeko askatasuna eskatu ahalko dute frantziar estatuan preso dauden euskal presoek

2019-09-06
Frantzian preso diren euskal preso guztiek egiten ahalko dituzte baldintzapeko askatasun eskaerak.
bideoa prestatzen
Gehiengo sindikalak elkarretaratzeak egin ditu 11/13 makroepaiketa salatzeko

2019-09-06
Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak 11/13 sumarioan auziperatutako 47 herritarrei babesa erakutsi die Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean egindako elkarretaratzeetan. Herritarren ekintza politiko eta profesionala epaituko dutela salatu dute sindikatuek eta irailaren 14an Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu dute
bideoa prestatzen
Zortzi polizia arduradun inputatu ditu Bartzelonako epaile batek

2019-09-06
Urriaren 1ean polizia indarkeria erabiltzea egotzita zortzi polizia arduradun inputatu ditu Bartzelonako epaile batek. Kataluniako erreferendum egunean, Bartzelonako 27 eremutako polizia dispositiboaren arduradunak dira ikertuko dituztenak.
bideoa prestatzen
500 euskal herritarren zerrenda beltzaren inguruan galdetu du EH Bilduk Europako Parlamentuan

2019-09-06
G7an iraun bitartean 500 euskal herritar inguruko zerrenda beltza eduki du polizia frantziarrak. Herritar horiek ez dute sekula ez zerrendaren ezta debekuaren berririk izan. Egoera onartezina dela kontatu digu Pernando Barrenak.
bideoa prestatzen
Gerardo Bujanda, borrokalari nekaezina

2019-09-05
Gerardo Bujanda gudaria hil da eta bere bizitzaren errepasoa egin nahi izan dugu.
bideoa prestatzen
EH Bilduk "azpikeriaz" jokatzea leporatu dio Enrique Maia alkateari

2019-09-05
Itziar Gomezek (Geroa Bai) eta Elma Saizek (PSN) Nafarroako Gobernuan kontseilaritzak eskuratu zituzten hauteskundeen ondoren, eta Iruñeko Udalean oraindik ez dute bilkurarik egin euren ordezkoak izendatzeko. EH Bilduk egoera kritikatu du gaurko prentsaurrekoan; salatu dutenez, une honetan 27 zinegotzik osatzen dute udalbatza 25ek beharrean, eta beraz, Navarra Suma eskuin muturreko koalizioak gehiengo absolutua dauka.