Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Estitxu Garai: "Estatu Batuetako presidentea lehenengo aukeratzen dutenak botere ekonomikoak dira"

2020-11-03
Amerikako Estatu batuetako hauteskundeei begira ekin diogu gaurko analisiaren tarteari. Estitxu Garaik azaldu digu ulertzen duela AEBetan ezkerreko erreferente izan daitezkeen batzuek Joe Bidenentzat botoa eskatzea "aukera ez txarrena" delako, baina uste du gakoa AEBetako hauteskunde sistema bera dela. Gerturagora etorrita, Katalunian ANCko zuzendaritzako 7 kidek dimisioa eman ondoren, Garaik nabarmendu nahi izan du dimisio horiek argi uzten dutela Otsaileko Kataluniako hauteskundeetan jokoan dagoena aldebakartasunaren legitimazioa dela.
bideoa prestatzen
Amalur Alvarez: "XXI. mendeko erronkei aurre egiteko tresnak behar ditugu"

2020-11-03
Gurean Gaur albistegiaren baitako elkarrizketaren tartean, Gure Esku Dagoko bozeramaile Amalur Álvarezekin hitz egiteko aukera izan dugu. Besteak beste, erreferendumaren alde, Hamaika Gara ekimenak abian jarritako sinadura bilketa, "Altxa" ekitaldiaz eta erabakitzeko eskubidearen alde euskal jendartean dauden pultsioetaz.
bideoa prestatzen
Amalur Alvarez, Gure Esku: "Alderdi politikoek eta instituzioek erabakitzeko borondatea arautu eta adostu behar dute"

2020-11-03
Amalur Alvarez Gure Eskuko bozeramailea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Alvarezek adierazi du "oso pozik" daudela 'Altxa!' ekimenarekin: "Demostratu nahi genuen lanean jarraitzen dugula, eta herri honen gehiengo sozialak erabaki egin nahi duela, eta bide horri ekiteko prest gaude".
bideoa prestatzen
Konfinatuta? Ez galdu Julen Po!

2020-11-02
Julen Po ezaguna da Instagram eta Tik Tok plataformetan. Hainbat izan dira Hamaika Klik lehiaketara aukeztu dituen lanak.
bideoa prestatzen
Uxue Bereziartua, Bixiarten "Eskuak" mikrobideoa Hamaika Klik lehiaketako irabazlea

2020-11-02
BerexiArt izenarekin izenpetzen du Uxue Bereziartuak. "Eskuak" mikrobideoaz gainera, hainbat dira Bereziartuak ekoitzitakoak.
bideoa prestatzen
Marcos Tedin: "Athletic zalea naiz eta horri esker ikasi dut euskara"

2020-11-02
Klik Batean lehiaketako sariduna da Marcos Tedin gazte argentinarra. Tedin eta lagunek "Aitzakia" laburmetraia da aurkeztu dutena. Konfinamendu garaian kokatuta kontakizuna euskal diasporaren lekuko zuzena bilakatu da. Irabazitako sosekin Euskal Herrira bidaiatzea da Tedinen asmoa. Barnetegira etorri nahi du euskara hobetzera eta bide batez, Euskal Herria gehiago ezagutzera.