Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Miren Gorrotxategi: "Espero ziren neurri hauek, baina berandu datoz, eta inorekin hitz egin gabe"

2020-10-28
Miren Gorrotxategi Elkarrrekin Podemoseko legebiltzarkidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Eusko Jaurlaritzak hartutako neurri murriztaileak biltzen dituen dekretua "berandu" iritsi dela adierazi du, eta "inorekin hitz egin gabe". Hala ere, "espero" zen zerbait dela adierazi du, egoerak "txarrera" egin duelako.
bideoa prestatzen
Iñigo Hernando: "Jaurlaritzaren dekretua aztertzen ari gara"

2020-10-27
Gurean Gaur albistegiaren baitan, Galdakaoko alkate Iñigo Hernandorekin hitz egiteko aukera izan dugu. Izurriak gogor jo du herria eta uneotan eremu gorrian sartuta dago. Egoeraren inguruan eta Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurriei buruz hitz egin dugu berarekin.
bideoa prestatzen
Miren Larrion: "Oligopolioaren enpresek zentralitatea dute planteamendu industrialetan"

2020-10-27
Gurean Gaur albistegiaren baitako elkarrizketaren tartean, EH Bilduk Gasteizko udaletxean duen bozeramaile Miren Larrion izan dugu gurekin. Izurriaren ondorioak, hiri ereduak eta hezkuntzan zein politika industrialean hartu beharreko bideak hizpide.
bideoa prestatzen
Konponbidea, bizikidetza eta etxeratzea aldarrikatzeko mosaikoa egin dute Donostian

2020-10-26
Konponbidea, bizikidetza eta etxeratzea aldarrikatzeko mosaiko bat eratu zuten asteburuan 600 bat lagunek Donostiako Kontxa Hondartzan. Euskal presoentzako irtenbide bat ekarriko duen espetxe politika aldatzeko eskatu zuten eta babes zabala izan zuen mobilizazioak, ekitaldia babestu baitzuten EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek, eta bertan izan ziren ELA, LAB, UGT, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuetako kideak ere.
bideoa prestatzen
Burgoseko Prozesuaren 50. urteurrena, "mugarri generalizionala" hizpide Iñaki Egañarekin

2020-10-22
1970ko udazkenean, Frankismoak ETA-ko 16 kideren aurkako Gerra Kontseilua abiatu eta horietariko 6 heriotzera kondenatu zituen. Epaiketak hainbat protesta eragin zituen Euskal Herrian zein nazioartean eta presio horien eraginpean zigorrak konmutatu egin zituzte. Mugarri historiko honen 50. urteurrenean, gaia gogoratu eta datu berriak argitara ekartzeko liburua osatu du Iñaki Egaña historialariak.
bideoa prestatzen
Espainiako Gobernuak lekualdatutako 58 euskal presoetatik 11 bakarrik daude Euskal Herrian

2020-10-22
Etxeratek Pedro Sanchezen Gobernuari berriro galdetu dio zergatik ez dituen euskal preso guztiak Euskal Herriko espetxeetara eramaten. Senideen eta hurbilekoen elkarteak azaldu duenez, 2018ko ekainetik Espainiako Estatuan izan diren 63 preso-mugimenduetatik 12 baino ez dira hurbildu Euskal Herriko espetxeetara.