Skip to main content

Azken bideoak: Gizartea

bideoa prestatzen
EAEn 1.207 koronabirus kasu berri atzeman dituzte azken orduetan

2020-10-23
Koronabirus kasu berrien kopuruak gorantz egiten jarraitzen du. Azken orduko datuen arabera, EAEn 1.207 positibo berri atzeman dituzte, 14.144 PCR proba egin onodren. Egoera honen aurrean, larunbatean iragarri zituzten neurriez gain, neurri gehigarriak ezarri ditu Eusko Jaurlaritzak zona gorrietan edo hamalau egunetan metatutako intzidentzia tasa altua duten 5.000 biztanle baino gehiagoko udalerrietan.
bideoa prestatzen
Younes El Marhoum, bihotz gaztekoa (bigarren zatia)

2020-10-23
Aste honetan, Younes dugu protagonista. Duela 22 urte etorri zen Marokotik Lakuntzara, maitasunak ekarrita. Ostiraleko saioan Ane Miren ezagutuko dugu, Younes-en emaztea. Bera, lekeitiarra jaiotzez, bere senarraren euskalduntze prozesuaz hitz egingo digu. Etxean 3 hizkuntza hitz egiten dituzte, eta nola antolatzen diren azalduko digute. Gainera, Younes euskarak zer eman dion kontatuko digu.
bideoa prestatzen
"Ezezagunerako bidaia: Mundua, klima eta ekologia krisian", Iñaki Petxarromanen liburua hizpide

2020-10-22
Izurriak aldez aurretik zetozen tendentziak areagotu ditu, besteak beste trantsizio ekologikoarekin lotutakoak. Berriako kazetari Iñaki Petxarromanek krisi klimatikoaren gaiari heldu dio bere liburu berrian: "Ezezagunerako bidaia: Mundua, klima eta ekologia krisian" lanean ibilbide historikoaz gaindi, egungo egoera aztertu egiten du Euskal Herrian arreta berezia jarriz.
bideoa prestatzen
Nafarroa itxita eta Ipar Euskal Herrian etxeratze agindua

2020-10-23
Nafarroan epaitegiek bide eman diete foru gobernuaren neurriei. Edonola ere, epai-mahaiak ohartarazpena egin dio Nafarroako Gobernuari, eta jakinarazi dio aurrerantzean, edozein neurri murriztaile ezartzeko Auzitegiaren oniritzia beharko duela. Ipar Euskal Herrian, bestalde, etxeratze agindua ezarri du Frantziako Gobernuak eta gaur gauerdian sartuko da neurria indarrean. Etxeratzea 21:00etatik 06:00etara bitartekoa izango da. Hala ere, osasun ministroak iragarritakoak baino neurri gogorragoak hartuko ditu Eric Spitz prefetak. Datozen orduetan egingo dituzte ofizial neurriak.
bideoa prestatzen
Eguzki Urteaga: "Eskuin muturrak ez du boterera iritsi beharrik erabaki politikoetan eragina edukitzeko”

2020-10-22
Ipar Euskal Herrian ere etxeratze agindua ezarri du Parisek. Iluntzeko 21:00etatik aurrera ezingo da kalera irten. Neurri horiei buruz, eta Paris inguruetako institutu bateko irakasle baten aurkako erasoaren harira Macronek hartutako neurriei buruz hitz egin dugu Eguzki Urteaga soziologoarekin. Testuinguru horretan ultraeskuinak botorea bereganatu gabe politikagintzan eragiteko duen gaitasuna azaldu digu, eta VOX alderdia Madrilgo kongesuan zentsura mozioarekin egiten saiatu dena jarri du adibidetzat.
bideoa prestatzen
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 1.033 positibo berri atzeman dituzte azken 24 orduetan

2020-10-22
Azken orduan jaso diren datuen arabera, EAEn 1.033 koronabirus positibo berri atzeman dituzte, 13.470 PCR proba egin ondoren, eta 100.000 biztanleko 14 eguneko inzidentzia tasa 418,28koa izan da. Testuinguru honetan, Maddalen Iriarte EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak eskatu dio Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariari neurri zorrotzak hartzeko pandemia geratzeko asmoz.