Skip to main content

Azken bideoak: Gizartea

bideoa prestatzen
Eneko Axpe (Fisikaria): "Euskal Herrian 353 hildako ditugu milioi biztanleko; munduko bigarren tasarik altuena da"

2020-04-15
Covid 19 gaitzak eragindako izurritearen ertzak aztertzeko Californian bizi den Eneko Axpe fisikari bizkaitarra elkarrizketatu dugu. Egoerak AEBn zein Euskal Herrian izandako eragina eta osasun krisi honek sozialki zein ekonomikoki dituen ondorioak aztertu ditugu.
bideoa prestatzen
GAKOAK | 2020-04-15

2020-04-15
Egun bakar batean detektatutako kasu kopuruak gora egin du gaur, atzoko datuekin alderatuta. Gauza bera gertatu da hildako kopuruari dagokionean ere. Guztira 15.745 Covid-19 kasu baieztatu dira Euskal Herrian epidemia hasi zenetik. Horietatik 5.282k gainditu ahal izan dute oraingoz gaixotasuna, eta 1.156 hil dira.
bideoa prestatzen
Hego Euskal Herriko Lehenengo eta Bigarren hezkuntzako ikasle orok kurtsoa gaindituko du, kasu oso bereziak salbu

2020-04-15
Espainiako Hezkuntza Ministerioak erkidegoetako sailburuekin adostu ditu ikasturte bukaeran eragina izango duten hainbat neurri. Akordioaren arabera, Lehenengo eta Bigarren hezkuntzako ikasle orok kurtsoa gaindituko du, kasu oso bereziak salbu eta kurtsoa errepikatzeko erabakia irakasle talde batek proposatuta erkidegoetako administrazioek onartu beharko dute. Ez dago argi oraindik noiz eta nola bukatuko den ikasturte berezi hau, baina Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko presidenteak gogorarazi du Euskal Herriko hezkuntza komunitateak baduela zer esana gaian.
bideoa prestatzen
Trumpek Osasunaren Munduko Erakundeari diru ekarpena eten dio, pandemia "gaizki kudeatzea eta datuak ezkutatzea" egotzita

2020-04-15
Honek suposatzen du erakundeak ez duela jasoko bere diru-sarreren ia bostena. Etenaldi hau AEBetako administrazioak erakundearen papera aztertzen dudan bitartean egongo da indarrean, presidenteak adierazi duenez. Erreakzio ugari sortu ditu nazioartean erabakiak. Ohar bitartez, Nazio Batuen Erakundeak Etxe Zuriko buruari erantzun dio ez dela halako neurrietarako garaia.
bideoa prestatzen
Guztira 15.745 Covid-19 kasu baieztatu dira Euskal Herrian epidemia hasi zenetik

2020-04-15
Egun bakar batean detektatutako kasu kopuruak gora egin du gaur, atzoko datuekin alderatuta. Gauza bera gertatu da hildako kopuruari dagokionean ere. Guztira 15.745 Covid-19 kasu baieztatu dira Euskal Herrian epidemia hasi zenetik. Horietatik 5.282k gainditu ahal izan dute oraingoz gaixotasuna, eta 1.156 hil dira.
bideoa prestatzen
Autonomoentzako laguntza-sorta onartu du Nafarroako Gobernuak

2020-04-15
Koronabirusaren osasun-krisiak eragindako inpaktuari erantzuteko Gobernuak Foru Lege Dekretu berriaren bidez onartu duen hirugarren neurri-sorta da hau. Hala, aparteko laguntza, 2.200 eurora arte iritsiko da jarduera utzi behar izateagatik gehien kaltetu direnentzat eta, jarduerari gutxienez urtebetez eusten diotenentzat.