Skip to main content

Azken bideoak: Gizartea

bideoa prestatzen
Gripeak 420 hildako eragin zituen Bilbon 1974ko azken asteetan

2020-04-14
Covid 19 gaitzak eragindako izurriteak bestelako gaixotasunek eragindako ondorio latzak gogoratzera eraman gaitu. Besteak beste, 1974ko abenduan, Bilbon, egunero 30 hildakotik gora eragin zuen gripearen kasua. Guztira, 420 pertsona inguru hil ziren.
bideoa prestatzen
Duela ia hilabetez geroztik egun bakar batean detektatutako kasu kopururik baxuena erregistratu da gaur Euskal Herrian

2020-04-14
265 kasu berri baieztatu dituzte, joan den Martxoaren 19az geroztik egun bakar batean baieztatutako kasu berri kopururik baxuena. 1.110 pertsona hil dira Euskal Herrian, eta 15.400 pertsonek eman dute positibo.
bideoa prestatzen
Maiatzaren 11ra arte luzatuko da konfinamendua Ipar Euskal Herrian

2020-04-14
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak konfinamendu zorrotzak egun dituen arauak maiatzara arte luzatuko direla iragarri du. Konfinamendutik irtetearen izaera progresiboa berretsi du Macronek, probak masiboki egitean oinarrituko dena.
bideoa prestatzen
Maskarek ez dituzte ordezkatzen Covid19aren aurkako babes neurri nagusiak

2020-04-14
Lantokietara joateko langileen artean banatuko diren maskarak ez dira erabat eraginkorrak Josu Zubiaga Eusko Jaurlaritzako Segurtasun kontseilariordearen arabera. Zubiagak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan aitortu duenez, garbitasunerako erabiltzeko maskarak dira banatuko direnak, eta ez osasungintzan erabiltzekoak. Honen aurrean, Anuska Beika, Basurtuko Unibertsitate ospitalean prebentzio arduraduna denak, bi egunez maskarak banatzea benetako prebentzio neurritzat jo ezin daitekeela esan du.
bideoa prestatzen
Errezeta beganoa I Arroza curry saltsan salteaturiko barazkiekin

2020-04-14
Etxean ditugun barazkiekin, arroz luzearekin eta curry saltsa erabiliz egingo dugu gaurko errezeta. Brokolia garbitzen eta egosten ere ikasiko dugu gaur. On egin!
bideoa prestatzen
Erabilera bakarreko maskarak banatzen hasi dira Hego Euskal Herrian

2020-04-14
Erabilera bakarreko maskarak banatzen hasi dira Hego Euskal Herriko zenbait garraiko publikoetako geltokietan; irudian, Iruñeko irudiak.