Skip to main content

Azken bideoak: Gizartea

bideoa prestatzen
Amaitu da berrogeialdia Wuhanen

2020-04-08
Covid19a lehen aldiz Txinako Hubei eskualdeko hiri honetan, agertu zen eta urtarrilaren 23tik itxita egon ostean, gauerdian ireki dute. Azken bi asteetan soilik bi kasu agertu dira hirian eta joan den astelehenetik, ez da hildakorik izan. Eskualde honetan egon dira 2571 hildako, Txinan erregistratutakoen %80 inguru.
bideoa prestatzen
GAKOAK | 2020-04-07

2020-04-07
Martxoaren 21az geroztik SARS-CoV-2 birusaren kasu berri gutxien atzeman duten eguna izan da atzokoa Euskal Herrian. Medikuen Sindikatuak salatu du gaitza pasa duten langileak lanera itzultzen ari direla gaitza gainditu duten edo ez jakin gabe. Testa egin gabe ari zaizkie sendagiria ematen gaitzak jotako osasun langileei.
bideoa prestatzen
Lan ikusezinak argitara

2020-04-07
Konfinamenduaren ondorioz, zaila da egunero birusarekin aurrez aurre lanean ari direnen lana ikustea eta ikustaraztea. Gutxieneko segurtasun neurriekin, eta normalean baino lan gehiago egiten ari dira, besteak beste, suhiltzaileak eta erresidentzietako langileak. Berarekin hitz egin dugu Nafarroa Gaur saioan.
bideoa prestatzen
Estatuek arazo larriak dituzte maskarak eta arnasgailuak lortzeko, baliabide eta aurreikuspen falta agerian utziz

2020-04-07
Koronabirusaren osasun krisiari, beste krisi bat gehitu zaio, gizakiak berak sortu duena, eta herritarrek pairatzen dutena: osasun baliabideen krisia. Azken asteotan maskarak eta arnasgailuak lortzeko lasterketa bihurtu da mendebaldea. Estatuek ezin izan dute haien gaixoek eskatzen zuten maskara kopurura heldu, baliabide eta aurreikuspen falta agerian utziz. Gauzak horrela, beste herrialdeetara jo behar izan dute baliabideak lortzeko. Eskaintza urria denez, estatuen arteko lehia irekia sortu da, baita aliatuak direla esaten dutenen artean ere.
bideoa prestatzen
Euskarazko hedabideen webguneek inoizko bisitari kopuru handiena izan dute

2020-04-07
COVID-19ak eragina izan du sektore guztietan; baita kazetaritzan ere. Libe Mimenza Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzaileak pandemiak euskal hedabideei nola eragin dien aztertu du. Horretarako, besteak beste, Hekimen elkarteko komunikabideek izan duten web-trafikoa behatu du: datuek erakusten dutenez, 1,4 milioi erabiltzailerengana iritsi dira, eta inoizko zifrarik altuena da hori.