Skip to main content

Azken bideoak: Gizartea

bideoa prestatzen
Eusko Jaurlaritzak 43,5 milioiko funtsa jarriko du "herritarren oinarrizko premiei erantzuteko"

2020-04-07
Pertsonen eta familien beharrei erantzuteko helburuarekin, Gobernu Kontseiluak zenbait neurri onartu ditu enpleguaren eta gizarte-politiken arloan. Koronabirusaren ondorioak arintzera bideratutako 1.025 milioi euroko funtsaren barruan dago neurri sorta. Horien artean, Gizarte Larrialdietarako Laguntzak finantzatzeko gordetako aurrekontu zuzkidura 16 milioi euro handitu izana nabarmendu du Urkullu lehendakariak.
bideoa prestatzen
Txinan ez da inor hil koronabirusaren ondorioz, urtarrilaz geroztik lehen aldiz

2020-04-07
Txinako Osasun Komisioak apirilaren 6an emandako datuen arabera, 32 koronabirus kasu berriak atzerritik joandako jendearenak izan dira. Horrez gain, asintomatikoen beste 30 kasu zenbatu dituzte. Hildakorik batere ez, ordea.
bideoa prestatzen
Miren Basaras (Ikerlaria): "Urruntze neurri hauek ez dira nahikoak pandemia kontrolatu ahal izateko"

2020-04-07
Mikrobiologoa da Miren Basaras. Bere iritziz, birusaren etengabeko transmisioa egonik, ezin da baztertu gaixotasunaren bigarren eta hirugarren olatuak gertatzeko arriskua. Populazioaren gehiengo handi bat guztiz immunizatua egon ezean, hori gertatzeko arriskua benetakoa da.
bideoa prestatzen
22 eraso matxista salatu dituzte Nafarroan konfinamendua hasi zenetik

2020-04-07
22 eraso matxista salatu dituzte Nafarroan itxialdiaren epealdian. Gaur egun, 20 emakumeri eta 22 adingaberi ematen zaie arreta Nafarroako Gobernuak eskainitako guneetan, eta datozen egunetan kasu gehiago izatea espero dute agintariek.
bideoa prestatzen
Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroa ZIUra eraman dute

2020-04-07
Agintariak positibo eman zuen duela hamar egun, harrez geroztik, bakartuta zegoen Downing Streeteko erresidentzian. Haren egoera okertu eta Londres erdialdeko ospitale batera eramatea erabaki zuten medikuek. Atzo, apirilaren 6an ordea, okerrera egin zuen haren osasun egoerak, eta Zainketa Intentsiboko Unitate batera eraman dute. Gobernuaren buruzagitza Dominic Raab Atzerri ministroaren esku utzi du behin-behinean.
bideoa prestatzen
Munduko zenbait lekutan aparteko neurriak hartu dituzte gorpuak gorde eta familiak eskatutakoa betetzeko

2020-04-07
Koronabirusak heriotza kopuru handia eragin du abiadura bizian, eta horrek arazo larriak sorrarazi ditu hainbat hiritako hileta-zerbitzuetan. Hori dela eta, zeinbat lekutan, neurri bereziak hartu behar izan dituzte gorpuak gorde eta familiak eskatutakoa betetzeko.