Skip to main content

Azken bideoak: Gizartea

bideoa prestatzen
Etxeko sessions | Pablo LeClub

2020-03-31
Etxeko Sessions ikus-entzunezko artisten saioa; gaurkoan, Pablo LeClub artistaren eskutik. Igo bolumena!
bideoa prestatzen
Errezeta beganoa I Penkak krema berdearekin

2020-04-04
Zerbak osorik aprobetxatzeko errezeta goxoa! Krema berdea eta penkak. On egin
bideoa prestatzen
Estibaliz de Miguel (Soziologoa): “Gizarte berri bat sortzeko aukera asko utzi egoera honek; batez ere feminismotik, ekologismotik, antiarrazismotik eta antikapitalismotik”

2020-04-03
The Risin Majoriti elkartearentzako zuzeneko saioa egin dute Davis eta Kleinek, eta koronabirusaren pandemiak agerian utzi dituen arazo sozialak salatzeaz gain, alternatiba feministak eta ezkertiarrak proposatu dituzte. Agerraldia aztertu du Estibaliz de Miguel soziologia doktoreak.
bideoa prestatzen
Herri Urrats, Ibilaldia eta Araba Euskaraz bertan behera utzi dituzte behin-behinean

2020-04-03
Udaberrian egitekoak ziren Herri Urrats, Ibilaldia eta Araba Euskaraz jaiak atzeratu egin dituzte, eta ez dute zehaztu noiz eta zein formatutan egingo dituzten. Koldo Tellitu ikastolen elkarteko lehendakariak azaldu duenez, hiru festa horiek beste garai batean egitea aztertzen ari dira.
bideoa prestatzen
Joseba Belaustegi (GuraSOS): "Batzuk lehiakortasuna eta produktibitatea osasunaren gainetik jarri dute"

2020-04-03
Osasun krisia pil-pilean dagoela, Zubietako erraustegiaren auziak beste ertz bat sortu du. Enpresa irekitzeko atarian, frogaldiari ekin dio egunotan. Honek, dagoeneko erraustegiak herritarren kezka eta beldurra eragiten du, dioxina eta furanoa airera isurtzen dituelako. Erakundeek 35 urtez zabalik egoteko baimena sinatu dute.
bideoa prestatzen
Airearen kutsadura nabarmen murriztu da Hego Euskal Herrian

2020-04-03
Ekologistak Martxan eragilearen iritziz konfinamenduak erabateko eragina izan du kutsadura murriztean; batez ere, motordun ibilgailuen erabilera jaistea izan da faktore garrantzitsuena. Airearen kutsadura modu esanguratsuan jaitsi da hiriburuetan: %40 Bilbon, %49 Iruñean, %41 Donostian eta %54 Gasteizen. Ondorio gisa, Koronabirusaren krisia bukatzen denean, datu horiek hiri-mugikortasuneko politikak markatu beharko lituzketela gaineratu dute ekologistek.