Skip to main content

Azken bideoak: Gizartea

bideoa prestatzen
Gipuzkoako ekologista taldeek herrietako azokak mantentzeko eskatu dute

2020-03-25
Udal ugarik aurreko astean beren herrietako azokak bertan behera uzteko erabakia hartu zuten. Beste herri batzuetan, Ordizian adibidez, segurtasun-neurri zorrotzak ezarrita, baserritarrei salmenta egiten jarraitzeko aukera eman diete. NATURKON Gipuzkoako natur eta ekologista taldeen koordinakundeak eskaera zehatza egin dio Gipuzkoako Foru Aldundiari: behar diren neurriak hartuta, herritarrei aukera eman diezaietela bertako jakiak erosteko.
bideoa prestatzen
Amaitu da konfinamendua Txinako Hubei probintzian, Wuhan hiriburuan izan ezik

2020-03-25
11 milioi biztanleko Wuhan hirian apirilaren 8ra arte jarraituko dute indarrean berrogeialdiaren neurriek, bertan antzeman baitziren lehendabiziko koronabirus kasuak.
bideoa prestatzen
Etxegabeek konfinatzeko aukera dute Miarritze eta Baionan

2020-03-25
Ipar Euskal herrian etxegabeentzako aterpeak jarri dituzte martxan. Baionako eta Miarritzeko herriko etxeek aterperik ez dutenentzako lekuak ireki dituzte. Batetik, Miarritzeko Notary gunean hogei ohe jarri dituzte. Aldiz, Baionan, Lauga kiroldegia irekiko dute eta 40 ohe jarriko dira bertan. Atherbea elkarteak kudeatzen ditu bi guneak, langile eta laguntzaileekin. Ekimena aurrera ateratzeko baina, kideek, laguntza eskatu diete 65 urte baino gutxiago izan eta osasuntsu direnei. Gainera, etxe animaliak onartzen dituzte bi lekuetan.
bideoa prestatzen
Nafarroako Gobernuak lan eta etxebizitza arloetan diru-laguntzak sustatuko ditu koronabirusaren krisiari aurre egiteko

2020-03-25
Osasun arloari dagokionez oraindik ere konfinamenduaren amaiera data planteatzeko goiz dela adierazi du Aurelio Barrikarte epidemiologia arduradunak
bideoa prestatzen
Hezkuntza egutegia moldatu eta selektibitatea atzeratu du Espainiako Hezkuntza ministerioak

2020-03-25
Goizean Hezkuntza eta Lanbide Heziketa ministro Isabel Celaák, Unibertsitatekoak, Manuel Castells-ek eta Erkidegoetako hezkuntza sailburuek egindako bileran adostu denez, ekainaren 22tik uztailaren 10era egingo dira unibertsitaterako sarbide frogen ohiko deialdia Espainiar estatuan eta irailaren 10a baino lehen ez-ohiko deialdia.
bideoa prestatzen
Konfinamendu egoerarako yoga ariketa batzuk proposatuko ditu NAIZek

2020-03-25
Gero eta gehiago dira gorputza mugimenduan jartzeko sortzen diren proposamenak. Mikel Troitiño Berasategiren eskutik ekarriko ditu lau saio NAIZek, Sua, Airea, Ura eta Lurra izenekoak. Jada eskuragarri dagoen lehen saioarekin hasita, ostiralera bitarte, egunero klase bana eskainiko du, 19.00etan.