Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Gizartea

bideoa prestatzen
Intsumisioaren parkea dauka Iruñeak

2018-10-09
Intsumisioaren aitortza egin du Iruñeko Udalak mugimenduak bultzatu zuen desmilitarizatutako gizarte baten aldeko konpromisoagatik. Intsumisoetako bat izan zen Juan Kruz Lakasta eta berak bizitakoa kontatu digu elkarrizketa batean. Bestetik, Nafarroan euskaraz bizi ahal izateko hausnarketak jaso ditugu hiru nafarren bizipenak eta Behatokiko Garbiñe Petriatik egindako ekarpenak batuz.
bideoa prestatzen
Patxi Zamorak berretsi du bere kaleratzea mendeku politikoa izan zela

2018-10-09
Patxi Zamoraren kaleratzea mendeku politikoa izan dela berretsi du Kontuz elkarteak. Gaurkoan jakitera eman dutenez, Guardia Zibilaren aginduz kendu zioten Zamorari hegan egiteko baimena. Zehazki, "aire segurtasunerako arriskutsuak izan daitezkeen inguruneen gertukoa" izatea leporatzen ziotela jakin elkarteak, epaitegietan lortutako txostenean agertzen denez. Hain kalifikazio larriak justifikatzeko frogarik ez dagoela salatu du Zamorak.
bideoa prestatzen
Emakundek antolatutako Berdintasunerako Guneak 15. urte betetzen ditu

2018-10-09
Emakundek antolatutako Berdintasunerako Guneak 15. urte betetzen ditu aurten. Gune honek, 86 entitate ezberdinek antolatutako 146 jarduera eskeiniko ditu, Urriaren 2tik abenduaren 15era arte. Aurten ere, aurreko urteetako esperientzia ikusita, gune ibiltari bat erabiliko da mezuak hainbat lekutara helarazteko. Gune ibiltariak ekintza desberdinak jasoko ditu ere, eta ekintzarik programatuta ez dauden orduetan eskoletako taldeekin eta bestelako taldeekin sentsibilizazio ikasgelak egingo dira; une oro berdintasunean adituak diren bi teknikari egongo dira gune ibiltarian.
bideoa prestatzen
‘Behingoz’ euskara Nafarroa osoan ofiziala izatea eskatuko du urriaren 27ko mobilizazioak

2018-10-09
Urriaren 27an Iruñean mobilizatzera deitu du Kontseiluak euskara Nafarroa osoan behingoz ofiziala izan dadin eskatzeko. Justizia, berdintasuna eta kohesioa irudikatuko dituzten hiru zutabe abiatuko dira Gaztelu plazatik, Media Luna parketik eta Iturrama auzotik eta bat egingo dute Bakearen plazan.
bideoa prestatzen
Abian da Urretxu-Zumarragako ikastola diruz laguntzeko kanpaina

2018-10-08
Euriagatik igandeko Kilometroak jaira bertaratu ez zirenek diru ekarpena egin diezaiokete Urretxu eta Zumarragako ikastolari. Zarauzko Salbatore Mitxelenak hartu du jaiaren lekukoa eta 2019koa izango da molde horretako azken festa.
bideoa prestatzen
Deustuko kanala ireki eta irla bihurtu da Deustuko Erriberako penintsula

2018-10-08
Zorrotzaurre irla bihurtzeko pausoa eman dute Deustuko kanala itxita mantentzen zuten azken 14000 metro kubiko lur kentzeari ekin baitiote. Juan Mari Aburto Bilboko alkateak auzoa eraberritzeko bidean mugarri dela adierazi du eta aukerez jositako gunea bilakatuko dela ziurtatu. Erribera Bizirik plataforma ekitaldian egon da ere proiektuaren aurka protesta egin eta gogorarazteko hori ez dela Zorrotzaurreko, Erribera baizik.