Skip to main content

Azken bideoak: Gizartea

bideoa prestatzen
Gonzalo Santoma Txapela Buruan saioan!

2020-11-04
Gonzalo Santoma duela 15 urte etorri zen Bartzelonatik Garraldara. Bazekien euskara hitz egiten zela, eta etorri zenean hizkuntza ikastea erabaki zuen: "Errespetu kontua da", dio. Gaur, 21:30ean, Hamaika Telebistan eta www.hamaika.eus webgunean.
bideoa prestatzen
Esako urtegia, uraren kudeaketa eta auzoetako prebentzio taldeak hizpide Nafarroa Gaurren

2020-11-03
Iruñeko Auzoetako prebentzio taldeak babesteko elkarretaratzeak eginen dituzte gaur eta kritikatu dute Navarra Sumaren erabakia, ez dela teknikoa baizik eta politikoa.
bideoa prestatzen
Eneko Axpe: "Euskal Herria munduko hirugarren postuan dago milioi biztanleko 903 heriotzarekin"

2020-11-02
Gurean Gaur albistegiaren baitako elkarrizketaren tartean, Stanford-eko unibertsitatean lanean dabilen Eneko Axpe fisikari bizkaitarrarekin hitz egiteko aukera izan dugu. Berarekin batera, Covid19 gaitzaren ingurukoak aztertu ditugu.
bideoa prestatzen
Xabier Lertxundi: "Hernanin 1200 proba baino gehiago egin dira jada"

2020-11-03
13 eta 40 urte bitarteko hernaniarrak PCR proba egitera deitu dituzte herriak pairatzen duen inzidentzia tasa altua medio. Gurean Gaur albistegian, Hernaniko alkate Xabier Lertxundirekin hitz egiteko aukera izan dugu.
bideoa prestatzen
Euskaraldian elkarlana ezinbestekotzat jo du Gipuzkoako Hizkuntza Berdintasunerako zuzendariak

2020-11-03
Euskaraldiaren atarian, 70.000 lagun inguruk eman du izena bigarren edizioan parte hartzeko. Azaroaren 19rarteko epea dago ariketa sozialean izena emateko eta gu Garbiñe Mendizabalekin izan gara. Gipuzkoako Foru Aldundiak ere aurtengo euskaraldiarekin bat egin duela azaldu digu.
bideoa prestatzen
21:30ean Nafarroa Gaur Hamaika Telebistan!

2020-11-03
Esako Urtegia eta Nafarroako uren kudeaketa izango dugu hizpide Belen Ausejo Urbizi plataformako kidearekin, eta Iruñeko auzoetako prebentzio taldeen lana bertan behera uzteko erabakiaz arituko gara Xabier Leoz Siñarzubi fundazioko kidearekin.