Skip to main content

Azken bideoak: Gizartea

bideoa prestatzen
431 koronabirus kasu zenbatu dituzte Nafarroan, baina positibotasun tasa %11,6koa da

2020-11-03
Nafarroako Gobernuak Txibite presidenteak sinatutako Foru Dekretuaren eta Santos Indurain kontseilariak sinatutako Foru Aginduaren bidez orain arte indarrean dauden neurriak luzatzeko erabakia berretsi du.
bideoa prestatzen
Koronabirus kasu berriek milatik gora izaten jarraitzen dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

2020-11-03
1.120 positibo berri atzeman dituzte, 11.886 test diagnostiko egin ondoren. Lurraldeka aztertuz, Araban 113 kutsatu berri detektatu dituzte, Bizkaian 506 eta Gipuzkoan 490. Ospitaleratzeen kopuruak gora egiten jarraitzen du eta ospitaleak betetzen hasiak dira. Azken 24 orduetan, koronabirusaren ondorioz 73 pertsona ospitalizatu dira eta Covid-19a duten 106 pertsona ZIUn daude. Hiru astean bikoiztu egin da unitate horietako gaixoen kopurua.
bideoa prestatzen
Oihana Teyseire: "Ikusten da ez dabilela ohi bezainbeste jende karriketan"

2020-11-02
Ipar Euskal Herrian konfinamendua indarrean sartu eta laugarren egunean hitz egin dugu Oihana Teyseire kazetariarekin. Azaldu digu igartzen dela ez dabilela ohi bezainbeste jende kalean, baina neurriak ere leunagoak direnez egoera ez dela udaberriko konfinamenduan izan zenaren parekoa. Horrez gain, itsasoak Urruña eta Hendaia arteko erlaitzan egindako kalteei buruz ere hitz egin dugu eta baita Covid-19a dela eta eten behar izan duten Xilaba bertso txapelketari buruz ere.
bideoa prestatzen
Jaurlaritzak asteazkenean eta ostegunean aztertuko du zer neurri beharko den

2020-11-02
Jasotako azken datuen arabera, EAEn egin diren 12.452 test diagnostikoetatik 972k emaitza positiboa eman dute, eta positibotasun tasa %7,8koa da, atzo erregistratu zena baino puntu eta erdi baxuagoa. Testuinguru honetan, Eusko Jaurlaritzak astearen erdian erabakiko du neurri zorrotzagorik behar ote den.
bideoa prestatzen
Iraia Oiarzabal: “Eskolak gune seguruak badira batez ere profesionalen lanari esker izan da”

2020-10-19
Covid-19a zerbitzu publikoetan izzaten ari den eraginari buruz hitz egin dugu Iraia Oiarazabal, GARAko kazetariarekin. Hezkuntza eta Osasungintzan lehendik zetozen hainbat arazo are ageriago uti ditu pandemiak Oiarzabalen iritziz. Horrez gain asteburuan Zelanda Berrian eta Bolivian izandako hauteskundeen emaitzei buruz ere jardun dugu.
bideoa prestatzen
Beñat Zaldua: “Ez dakigu non gertatzen diren kutsatze gehienak, ez dituzte datu horiek ematen”

2020-10-28
Covid-19ak neguan izan dezakeen bilakaerari buruz hitz egin dugu Beñat Zaldua kazetariarekin. Horrez gain, Katalunian egindako azken poizia operazioa ere aztertu dugu berarekin.