Skip to main content

Azken bideoak: Gizartea

bideoa prestatzen
Ana Urkiza: "Arnas luzeko begirada jarri dugu etorkizuna begira, norabidea zehaztuta daukagu"

2020-10-29
Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Erakunde horretako lehendakaria izatea "ohore handia" dela adierazi du. Adierazi dute lan "handia" dutela arretik, baina etorkizuneko lan lerro eta programak zehaztuta dituztela nabarmendu du. Beren lan ildo nagusiak honako hauek direla azpimarratu dute: agenda propioa izatea, kudeaketa prozesua hobetzea, harreman sarea zabaltzea eta lurraldetasuna.
bideoa prestatzen
Aste "konplikatuak" datozela adierazi dute kezkaz Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak

2020-10-28
Atzokoan EAEn 71 pertsona ospitaleratu zituzten eta birusaren hedapena eten "behar" dela berretsi zuen Bingen Zupiriak bart. Nafarroan gaurko datuek bigarren egunez jarraian kutsatzeen beherakada adierazi dute, 450 eta 460 gaixo berri antzeman dituztelarik. Positibotasun tasak ere hiru puntutan behera egin du Osasunbidean 4.057 PCR eta Antigeno proba eginik, %11,3an kokatzen delarik.
bideoa prestatzen
Alba Ròda, hagitz ausarta (Lehenego atala)

2020-10-28
Aste honetako Txapela Buruan saioan Alba Ròda dugu protagonista. Figueras-en jaioa, orain dela bi urte etorri zen kataluniatik lesakara bizitzera. Bere etorreraz hitz egingo dugu, eta herri txiki honetan nola amaitu duen azalduko digu. Bere euskalduntzen prozesuaz nola izan zen kontatuko digu, beste askoren kontrara berak nahiago du inguruak akatsak zuzentzen badizkio. Gainera, katalana eta euskerak daukaten antzekotasunetaz eztabaidatuko dugu.
bideoa prestatzen
Euskararen hauspoa, Errigora, eta 'Rojos' liburua Nafarroa Gaurren

2020-10-27
Gaurko saioan begiratua emango diogu Osasuna taldearen mendeurrenari eta Errigora eta Agerraldiaren aurkezpenaz arituko gara.
bideoa prestatzen
Indarrean daude Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurri berriak

2020-10-27
06:00etatik indarrean daude Eusko Jaurlaritzak iragarritako neurri guztiak. Besteak beste, udalerritik ateratzeko debekua, salbuespenak kenduta; ezin dira sei lagun baino gehiago elkartu eta gaueko hamaiketatik goizeko seietara ezin da kalean ibili. Testuingutu honetan, azken orduko datuen arabera, EAEn 978 positibo berri atzeman dituzte, 11.935 PCR proba egin ondoren, eta 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa 547koa izan da.
bideoa prestatzen
"Gure gurasoen belaunaldiak soldataren % 60 gastatzen zuen elikaduran; guk, berriz, % 17"

2020-10-27
Pandemia honek eragin duen beste esparruetako bat baratzea izan da, eta horren ondorioz, azokak. Herritarrok ditugun kontsumo ohiturak asko aldatu dira aurreko belaunaldiekin alderatuz. Hori abiapuntutzat hartuz, Jakoba Errekondo agronomo eta paisajistarekin aritu gara.