Skip to main content

Azken bideoak: Ekonomia

bideoa prestatzen
Jon Bernat Zubiri (Ekonomialaria): “Joera aldaketa izan du NDFk eta politika sozialak eta langileriaren aldeko politikak sustatzea aholkatu du azken txostenean”

2020-04-15
Nazioarteko Diru Funtsak egindako aurreikuspenen arabera, bataz beste, eurogunean %7,5 egingo du behera BPGk, eta langabezia %10,4tik gorakoa izango da. Ekonomia globalari dagokionez Depresio Handiaz geroztik izandako krisi handienari aurre egin beharko zaiola esan dute. Jon Bernat Zubiri ekonomialariak NDFren txostena aztertu du eta etorkizuneko joeren inguruan hitz egin du.
bideoa prestatzen
Maitena Ezkutari (Turismo zuzendaria): "Nafarroako turismoak baldintzak ditu krisitik ateratzeko"

2020-04-15
Itxialdiak gogor kolpatu du Turismoaren sektorea. Hala, Maitena Ezkutatik Nafarroako egoera eta Turismoaren etorkizuna aztertu ditu, eta nabarmendu du txertoaren agerpenaren araberakoa izango dela turismoaren berrabiaraztea.
bideoa prestatzen
Milaka langile itzuli dira gaur Hego Euskal Herriko lantegietara

2020-04-14
Eraikuntzako eta industriako langileen laurden bat lanera bueltatu da gaur Hego Euskal Herrian, eta ezarritako osasun neurriak bete behar izan dituzte lanaldietan. Halere, sindikatuek ohartarazi dutenez salbuespenak ere badaude, eta langileen bermeak “kolokan” egonez gero planto egiteko deia egingo dute. Martxoaren 16tik Eusko Jaurlaritzak etenda ditu lantegietako osasun ikuskaritzak eta lantegi batzuetan gaur sindikatuetako kideak aritu dira baldintzak betetzen direla ziurtatzen.
bideoa prestatzen
Garbiñe Aranburu (LAB): "Gure lehentasuna oinarrizkoak ez ziren lanak etetea izan da, langileen osasuna arriskuan ez jartzeko"

2020-04-07
Elkarrizketaren tartean, LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranbururekin hitz egiteko aukera izan dugu. Covid 19 gaitzak eragindako krisi sanitario eta ekoomikoa aztertzeaz gain, Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako gobernuak eta Hego Euskal Herriko patronalek izandako jarrera gogor kritikatu eta bide penala erabiltzeko aukera berretsi ditu.
bideoa prestatzen
Lakua eta Nafarroako gobernuen aurkako salaketa jarri dute ELA eta LAB sindikatuek

2020-04-06
ELA eta LAB sindikatuek salaketa jarri dute Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren aurka, milaka langileren bizia eta osasuna arriskuan jartzeagatik. Bestalde, Michelin multinazionalak bere jarduerari ekingo dio pixkanaka Gasteizko eta Lasarte-Oriako lantegietan hilaren 14tik aurrera. Sidenorrek ere hilaren 14an zabalduko ditu bere Basauriko, Gasteizko eta Azkoitiko fabrikak. Aldiz, Volkswagenek, apirilaren 20an.
bideoa prestatzen
Janire Lazkano (Zaldibar Argitu): "Bi hilabete pasatu dira eta eskakizunetatik bat bera ere ez dute bete"

2020-04-06
Bi hilabete pasatu dira Zaldibarko zabortegian luizia gertatu zenetik. Zer gertatu den eta zergatik gertatu den argitzeko eskatu dute herritarrek. Egoera nola aldatu den eta lehentasunak zeintzuk diren azaldu dizkigu Janire Lazkano Zaldibar Argitu plataformako bozeramaileak.