Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoa prestatzen
Tolosan geratu gara gaurkoan, Gipuzkoako hiriburu izandakoan

2020-10-27
Gipuzkoan herri gehien dituen eskualdea izanik Tolosaldeak asko du ezagutzeko. Oraingoan @TOPICTOLOSA Txotxongiloen etxean egon gara Enkarni Genua handiarekin, @eiderolazar Eider Olazar Elduaienek herri txiki batean bizitzea zer den kontatu digu, Targazki argazkilarien elkartea ezagutu dugu eta Mahala baserrian ere izan gara @MahalaNaturala
bideoa prestatzen
“Lemoiz gelditu” horma-irudia aurkeztu du Bilboko Arte Ederren Museoak

2020-11-10
Vicente Ameztoy, Jose Luis Zumeta eta Carlos Zabala “Arrastalu”-ren “Lemoiz gelditu” horma-irudia aurkeztu du Bilboko Arte Ederren Museoak. 5x8 metro inguruko murala sortu zuten hiru artistek 1980an, Lemoizko zentralaren eraikuntza gelditzeko mugimendu erraldoiaren baitako Herrikoi topaketak izeneko ekitaldian.
bideoa prestatzen
Koronabirus garaian ere, Euskal Antzerki Topaketak antolatu ahal izan dituzte Azpeitian

2020-11-10
Aurten, Euskal Antzerki Topaketen 38. edizioa antolatu da Azpeitian, Kulturaz Kooperatibaren eskutik. Esaterako, datozen egunetan TRIBIZ Baserri galdue, ANTIGONE edo ezetzaren garrantzia eta Pinocchio izango dira ikusgai. Ildo horretan, Aitor Bengoetxea Kulturaz Kooperatibako kidearekin izan gara, eta Azpeitiko Kultur Mahaiak izan duen bilakaera azaldu digu.
bideoa prestatzen
Xabi Solano trikitilariaren metodo didaktikoaren hirugarren atala argitaratu dute 5GORAk eta Elkarrek

2020-11-09
Herrikoi kutsuko 8 doinuk eta Xabi Solanoren beraren beste 13 piezaren partiturek osatzen dute liburua, beraz, 21 kantu jotzeko jarraibideak biltzen ditu argitalpenak. Kantuez berez gain, Solanok trilogian proposatzen dituen ikasteko bi metodoen nondik norakoak azaltzen ditu liburuak ere. “Solano anaiarrebak: Zaharrak berri” diskoak laguntzen du liburua. Bilduma horretan herrikoi kutsuko zortzi kantu horiek elkartu ditu Xabi Solanok bere arreba Kristinarekin batera grabatutakoak.
bideoa prestatzen
Atzeratu egin dute Dock of the bay jaialdiaren 14. edizioa

2020-11-06
Urtarrilaren 11tik 16ra bitartean ospatu behar zuten Dock of the bay-ren 14 edizioa baina Jaurlaritzak hartutako azken neurriek eta, orokorrean, koronabirusaren bigarren olatuak ekarritako egoera ikusita, ekainera arte atzeratzea erabaki dute antolatzaileek. Hain zuzen, ekainaren 7an ezarri dute data berria.
bideoa prestatzen
Gotzon Barandiaran: "Jada aldatu egin gara eta horrek, sormenari dagokionez ere, aldaketa dezente ekarri ditu"

2020-11-05
Pandemiak sorkuntzan izan duen eraginaz, sektorearen egoera emozional zein ekonomikoaz eta beste hainbat gaiez hausnartu du Gotzon Barandiaran idazleak. Sorkuntzaren ikuspegitik baldintza oso eskasetan lan egin behar izan duela azaldu digu larrabetzuarrak eta, bera bezala, beste kide askok ere ezintasun hori pairatu izan dutela.