Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoaren irudia
'Erredakzioa', kazetaritza, artea eta inprenta

2017-05-26

La Taller Bilboko arte galeria eta tailerraren hedapena da "Erredakzioa" egitasmoa. Kazetaritza, artea eta inprenta uztartuz, XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako aldizkari ilustratuen antzeko lana sortu nahi dute. Tania Arriaga, egitasmoaren zuzendariak kontatu digunez, ekainaren amaieran argitaratuko dute lehen alea, Mirentxu Purroy kazetariaren eta Higi Vandis ilustratzailearen lanekin.

bideoaren irudia
Xihiko du izena Elirale dantza konpainiaren azken ikuskizunak

2017-05-26

Jauzien sistema koreografikotik dago sortua 'Xihiko', Elirale dantza konpainiaren azken ikuskizunak. Nahiz eta obra garaikide gisa sailkatua izan, euskal dantzaren historian oinarritzen da lana. Maiatzaren 26an, Errenterian egongo da ikusgai, Dantzarte zikloan.

bideoaren irudia
Bat-Batean | Bertso saio berezia Lasarte-Orian

2017-05-25

Maiatzaren 6an bertso saio berezia egin zuten Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean musika, dantza eta bertsoa nahastuta. Ane Labaka, Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña aritu ziren bertsotan. Saioaren momentu onenak jaso ditugu.

bideoaren irudia
Euskarazko Etxebarriko Liburu eta Disko azokaren XV. edizioa

2017-05-22

Maiatza honetan Etxebarriko udalak zenbait ekimen kultural prestatu ditu. Horien artean, Euskarazko Liburu eta Disko azokaren XV. edizioa.

bideoaren irudia
Bat-Batean | Oihane Perea Arabako txapeldunarekin izan gara

2017-05-19

Arabako txapela laugarrenez jantzi zuen pasa den apirilaren 1ean Oihane Perea gasteiztarrak. Txapeldunarekin izan gara, eta Gasteizko finaleko bertsoaldi onenak jaso ditugu.

bideoaren irudia
Chris Cornell handiak bere buruaz beste egin du

2017-05-19

52 urte zituela, Soundgarden taldeko abeslari zen Chris Cornell-ek bere buruaz beste egin du Detroiten bere azken emanaldia eskaini eta gutxira.