Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoaren irudia
Erradikaltasunetik topikoak hautsiz

2017-05-05

Norberaren eta gizartearen kontraesanak argitara atera dituzte "Erradikalak gara" ikuskizunean Ane Labaka bertsoalriak eta Bea Egizabal ipuin kontalariak. Deserosotasunetik topikoak apurtu nahi izan dituzte, bertsolaritza eta bakarrizketa uztartzen dituen emanaldian. Ikuskizunaz luze eta zabal aritu gara biekin ArteKaleko platoan.

bideoaren irudia
Asteburuko kultur proposamenak (2017-05-04)

2017-05-05

Asteburu honetan ere, ez dago aspertzeko denborarik! Zinema estreinaldi onenak aukeratu ditugu eta kultur agenda ere arakatu dugu: PiLTren itzulera kontzertua, Benito Lertxundi, La Pulga eta lagunen flamenkoa... Asteburu on!

bideoaren irudia
Local.Art.Pareta, artea egunerokotasunean

2017-05-05

Local.Art.Pareta Gipuzkoan zehar egingo den urteroko erakusketa zirkuitua da, gaur egungo sortzaileak kaleratzeko. Herri mapa honetako gune bakoitza eta hauen paretak erakusketa txikiak izango dira. 21 artista eta 21 gune izango dira protagonista.

bideoaren irudia
Asteburu honetan ospatuko da Harrapazank lehiaketaren finala

2017-05-05

Bilboko Udalak antolatzen duen Harrapazank egitasmoak, gazteen artean euskararen erabilera eta motibazioa sustatzea du helburu. Entseguak eta casting probak egiten hiru hilabete eman ondoren, asteburu honetan amaierara helduko da Harrapazank lehiaketaren XII. edizioa.

bideoaren irudia
ArteKale | 'Erradikalak gara', 'Markak' diskoa eta Local Art Pareta

2017-05-05

Asteon ere ArteKale dugu kulturaz sakon hitz egiteko. Topikoak hautsiz hasiko dugu gaurko saioa. Izan ere, "Erradikalak gara" ikuskizunean hainbat gairen inguruko egiak zalantzan jarriko dituzte Ane Labaka bertsolariak eta Bea Egizabal ipuin kontalariak. Gainera, Aitor Etxebarria El_Txef_A musikari gernikarraren diskoa ezagutuko dugu. Gernikako bonbardaketari musika jarri dio "Markak" diskoan. Horrez gain: Local Art Pareta zirkuitua, Harrapazank finala...On egin!

bideoaren irudia
Bat-Batean | Amurrio eta Lezoko bertso saioak

2017-05-05

Otsailaren 5ean, Amurrion, Unai Iturriaga, Oihane Perea, Izar Mendiguren, Iñaki Viñaspre, Onintza Enbeita eta Oihana Bartra aritu ziren bertsotan. Otsailaren 11an, berriz, Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Alaia Martin igo ziren oholtza gainera Lezon. Bi saioen bertsoaldi onenak jaso ditugu.