Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoaren irudia
Tabula rasa egin du Willis Drummond taldeak

2016-12-04

Durangoko Azokan postu propioa jarri du Lapurdiko Willis Drummond taldeak. Biziberrituta itzuli dira "Tabula Rasa" diskoarekin. Hiru astetan Bera herrian eta isilean ekoitzi dute, eta berritasun ugari dituela azpimarratu digute Jurgi Ekiza eta Joseba B. Lenoir musikariek.

bideoaren irudia
Gari & Maldanbera, musikaria eta banda

2016-12-04

"Estutu" diskoa plazaratu berritan, Durangoko Azokan izan da Gari abeslari eta musikaria. Betiko rocka alboratuz musika poetikoagoa egiteari ekin dio Maldanbera bandarekin batera. Zuzeneko deigarriak eskainiko dituztela esan digu.

bideoaren irudia
ArteKale DA! Abenduaren 4ko kultura menua

2016-12-04

Durangoko Azokaren hirugarren egunean, Willis Drummond, Egurra ta Kitto eta Gari & Maldanbera musika taldeekin izan gara. Era berean, Korrontzi folk taldeak “Benefic” proiektua aurkeztu digu. Horrez gain, egun pasa gerturatu direnei beraien azokako plana zein den galdegin diegu.

bideoaren irudia
Kokein taldearen lan berria ezagutu dugu Ahotseneako oholtzan aritu aurretik

2016-12-03

Kokein talde eibartarrak bosgarren diskoa kaleratu du. Hamabost urteko ibilbidean izandako bilakaeraren ostean, gustura daude eginiko lan berriarekin. Kontzertuei ekin diete eta hainbat eszenatokitan ikusteko aukera izango dugu.

bideoaren irudia
Ruper Ordorikaren lan berria ezagutu dugu

2016-12-03

Hasierako nahi horietara itzuli da disko honetan, hasierako grinera. Ruper Ordorikaren 'Guria Ostatuan' lanak asteak daramatza kalean, harrera polita izan duela nabarmendu digu, baina bide luzea duela egiteko ere bai.

bideoaren irudia
Hitzei musika jarri die Mikel Inunziagak

2016-12-03

"Da Nola" diskoa plazaratu berritan, Ahotsenean izan da Mikel Inunziaga musikaria. Hainbat euskal idazleren letrak hartu eta pop estilora ekarri ditu, bederatzi kantuz osaturiko diska sortuz.