Skip to main content
Nahieran Ikusteko.tv

Azken bideoak: Gaikakoa

bideoaren irudia
Nafarkaria | Eskuin muturraren biktimei aitortza, Altsasuko Auzia eta Nafarroako Bertsolari Txapelketa

2017-02-09

Foru Gobernuak eskuin muturreko taldeek edo funtzionarioek eragindako biktimak aitortuko ditu ekitaldi batean. Horrez gain, Altsasuko auziari eragiten dion Kode Penaleko 573. artikulua aldatzeko eskatu dute Gobernua babesten duten lau alderdiek, eta kultur arloan, Nafarroako Bertsolari Txapelketa eta inauteriak izanen ditugu mintzagai.

bideoaren irudia
Nafarkaria | Asteko albisteak

2017-01-12

Nafarroako Ubidearen bigarren fasea eginen dela iragarri du Gobernuak. Asteak utzi duen gai nagusietako bat izan da hori. Bilboko manifestazioak ere izan du ohiartzuna Nafarroan ere sakabanaketa politikekin amaitzeko eskaerak egin dituzte. Chrysallis elkarteak egindako kanpainak izan du erantzunik Iruñeko kaleetan. 

bideoaren irudia
Aizank! / Urteari eta denboraldiari agurra

2016-12-30

Hamabigarren eta azken atalean, urtezaharra izan dugu hizpide Atarrabiako institutuko ikasleekin. Horrez gain, Bolbora taldeko Egoitz eta Urkok Manu Chaoren telonero izandako Lizarrako taldearen nondik norakoak azaldu dizkigute.

bideoaren irudia
Zaindu Zaitez / Osasuna jendarte ereduen baitan

2016-12-30

Nafarroako Osasunaren Behatokia zertan den ezagutu dugu. Koldo Cambra Osasun komunitarioko zerbitzu buruarekin hitz egingo aukera izan dugu. Horrez gain, zeintzuk dira zerrenda beltzean jarri beharreko produktuak? Nagore Enciso dietistak eman digu erantzuna.

bideoaren irudia
Zaindu Zaitez / Lan osasuna bermatu behar da

2016-12-30

Zeintzuk dira osasuna lanean bermatzeko dauden bitartekoak? Zeintzuk osasuna kaltetzen duten faktore eta arrisku nagusiak? Lan eremuan osasuna bermatzeko baliabideak azaldu dizkigu Nafarroan, Lan prebentzioan teknikaria den Ainara Elarrek.

bideoaren irudia
Zaindu Zaitez / Suizidioaren orbanak

2016-12-30

Bere buruaz beste egin dutenen senideen babeserako gunea sortu berri dute: Besarkada elkartea. Karlos Ainsak gai honen gogoeta luzatu digu bere esperientziatik. Bestalde, Reiki deituriko sendabiderako jakintzaren berri eman digu Itziar Vicente osteopatak eta gorputzeko lesioak zaintzen ikasteko aholkuak jaso ditugu Naturbidea zentroko Maitenaren eskutik.