Skip to main content

Azken bideoak: Gaikakoa

bideoa prestatzen
Larunbat gauerdian irekiko dute Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko muga

2020-06-19
Larunbat gauerdian irekiko dute Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko muga. Pirinio Atlantikoetako prefekturak ohar bitartez azaldu du zabalduko dela igandean Gipuzkoa eta Nafarroaren eta Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoaren arteko muga. Itxita egon da martxoaren erdialdetik, eta azken asteetan nahasmena egon da irekitzeko dataren inguruan. Horrela, Euskal Herri barruko mugikortasunak beste pauso bat emango du. Hala ere, Nafarroak datorren astelehenean indargabetiko du alarma egoera eta horrekin batera baimenduko du Euskal Autonomia Erkidegora sartu-irtena. Euskal Herri barruko mugikortasuna mugatuta dagoen arren, gaurko argazkietako bat izan da Iñigo Urkullu lehendakaria eta Miguel Angel Revillarena. Bizkaiko eta Kantabriako kostaldea lotzen dituen oinezkoentzako bide batean elkartu dira bi agintariak, gauerdian alarma egoera indargabetu eta lurraldeen arteko mugikortasuna baimendu ondoren.
bideoa prestatzen
The Binilos eta Galagher

2020-06-16
‘Flannery eta bere astakiloak’ gogoan? Gaztelu herriko gaztetxoek bai eta Donostia aldean, berriz, Rory Galaguer gitar jole mitikoa gogoan. On egin.
bideoa prestatzen
Covid-19aren berragerraldiek erkidegoen arteko mugikortasun plank atzeratu dituzte

2020-06-12
Bai Nafarroak, Bai Kantabriak EAErekiko zirkulazio askea galarztea erabaki dute. Errioxak gaur iragarriko du muga irekiko duen ala ez.
bideoa prestatzen
"Ready or not" komunitate beltzarekin elkartasunez

2020-06-09
"Ready or not" eskatu digute Iruñetik Euskal Herriko komunitate beltzaren mina eta ezinegonarekin elkartasunez. Oroimen ekitaldi gehiago ere izan dira gure lurretan, hala nola, Gladys del Estal gaztea Guardia Zibilak erail zuela 41 urte pasa baitira.
bideoa prestatzen
Donostian hotel bat eta eraikin bat hustu dituzte metroaren lanetako istripu baten ondorioz

2020-06-05
Donostian, Londres hotela eta inguruko beste eraikin bat hustu dituzte gaur eguerdian, sotoan luizi bat gertatu ondoren. Bi eraikin hauen alboan Donostiako metroaren lanak egiten ari dira.
bideoa prestatzen
Euriteek arazoak eragin dituzte Erriberako zenbait herritan

2020-06-01
Igandean eroritako euri eta kazkabarrak arazoak sortu dituzte Tuteran, Fiteron, Kaskanten, Corellan eta Ribaforadan besteak beste. Datozen orduetarako ekaitzengatik alerta horia ezarri dute Nafarroa osoan.