Skip to main content

Azken bideoak: Gaikakoa

bideoa prestatzen
Salatu dutenez segurtasun neurriak zaindu gabe martxan dira AHTaren obrak Atxondon

2020-04-17
Arantxa Tapia Garapen Ekonomikorako sailburuak Abiadura Handiko Trenaren lanek "lehentasuna" izan behar dutela esan eta gutxira ekin diote lanari Durangaldean, Atxondoko bailara zeharkatzen duen zatian hain zuzen ere. Osasun larrialdi egoera betean, haserrea eragin du horrek udalerriko herritarrengan.
bideoa prestatzen
MIRU | Bazen behin oso beldurtia zen sagu bat....

2020-03-19
Bazen behin basoan bizi zen sagu bat. Oso beldurtia zen. Azeriaren beldur zen, otsoaren beldur zen, baita matxinsaltoaren beldur ere. Haizearekin adartxoren bat bat mugitzen bazen, azkar batean ezkutalekura joaten zen. Hori zela eta, basoko beste animaliek barre egiten zioten.
bideoa prestatzen
Francesca Woodman: emakumearen rola zein den galdetzen zuen artista

2020-04-16
Francesca Woodman 1958ko apirilaren 3an jaio zen. Berarentzat artea ez zen soilik bizitzeko modu bat, beste modu batean pentsatzeko eta errealitatea ikusteko aukera baizik.
bideoa prestatzen
Goizeder Taberna (Kazetaria): "Orain arte jendea normal bizi da Ipar Euskal Herrian"

2020-03-12
Goizeder Tabernaren analisia Ipar Euskal Herriko koronabirusaren egoerari buruz
bideoa prestatzen
Maider Jauregi (LAB): "Neurri zehatzak eskatzen ditugu lan baldintzak eta langileen osasuna bermatzeko"

2020-03-11
Maider Jauregi LAB sindikatuko klideak azpimarratu du sistemaren ondorio negatiboak langileek nozituko dituztela: "Inprobisazio maila handia eta aurreikuspen gutxi ikusi diogu Urkulluren gobernuari". Azpimarratu dute prebentzioan arreta jartzeko, eta neurri zehatzak eskatu dizkie Eusko Jaurlaritzari lan baldintzak eta langileen osasuna bermatzeko.
bideoa prestatzen
Haize boladek aldamio bat bota dute Gurutzetan eta 64 familia etxetik atera behar izan dute

2020-03-03
Hazieak gogor jo egin zuen atzo Euskal Herrian, bereziki Bizkaian. Durangon, San Antonioko eskolako horma bat erori zen, baina istripurik larriena Barakaldon gertatu zen, Gurutzetako auzoan zehazki. Arratsaldeko laurak pasata hazieak 12 solairuko aldamio bat bota zuen Aleixandre eta Bake kaleen artean. Giza kalterik ez zen eman baina eragindako etxebizitzetako 64 famili kanpoan egin behar izan dute lo, arriskuak ekiditeko. Barakaldoko Udalak larrialdi plana jarri zuen martxan eta Errekatxuko Kultur Etxea prestatu zuen familiak bertan gaua pasatzeko. Hala ere, askok, senitartekoen etxeetara joatea erabaki zuten.