Skip to main content

Azken bideoak: Gaikakoa

bideoaren irudia
Playback arrakastatsua Flamenka gunean

2016-08-19

Hirugarren urtez jarraian, Donostiako Piraten playback lehiaketak arrakasta izan zuen. Jende asko hurbildu zen Flamenka gunera, kofradia ezberdinek prestatutako imitazio eta mugimenduez gozatzera.

bideoaren irudia
Donostiako Aste Nagusia | Abuztuak 19: gerria mugituz

2016-08-19

Zazpigarren egunean, gerria mugitzeko asmoa bete genuen. Donostiako Piraten playback lehiaketak horretarako aukera eman zuen, eta baita zumba tailerrak ere. Bestalde, Aste Nagusi Pirataren balorazioa jaso eta Trinitate plazako pilota txapelketaren finaletan izan ginen.

bideoaren irudia
Bertako produktua festetan guztion eskura

2016-08-18

Donostiako Loiola kaleak bere egin du Euskal Herriko produktuen azoka. Aste Nagusian, egunero, bertara hurbildu eta bertako elikagaiak eskuratzeko aukera dute herritarrek eta bisitariek. Gazta, txakolina eta sagardoa dastatzeko aukera izan genuen.

bideoaren irudia
Willis Drummonden birako azkena eta onena

2016-08-18

Atsedenaldia behar bezala probestu ondoren, Willis Drummond taldeak kontzertu bira berezi bat egitea erabaki zuen. Itzulera moduan. Azken hitzordua, Donostiako Piraten Flamenka gunean jarri zuten. Emanaldiaren aurretik, egindako biraz, itzuleraz eta beste hitz egin genuen beraiekin.

bideoaren irudia
Oka erraldoia pirata bihurrienentzat

2016-08-18

Donostiako Piraten umeen egunak garrantzia berezia hartu du antolatzen hasi zirenetik. Egun osoko egitarauak haurrak eta familiak biltzen ditu hainbat ekintzetan. Oka erraldoia da horietako bat. Bertan izan ginen gu ere beraiekin jolasean.

bideoaren irudia
Donostiako Aste Nagusia | Abuztuak 18: pirata bihurrien eguna

2016-08-18

Seigarren egunean, umeak protagonista. Donostiako Piratek antolaturiko egun bereziaren jarraipena egin genuen. Batetik, oka erraldoian aritu ginen, eta bestetik, abordatze txikian. Horrez gain, Euskal Herriko produktuen azoka bisitatu eta Willis Drummond taldea elkarrizketatu genuen.