Skip to main content

Azken bideoak: Gobernua

bideoa prestatzen
EH Bilduk eta EAJk ez diote osoko zuzenketarik aurkeztuko Espainiako Gobernuaren aurrekontu proiektuari

2020-11-06
Espainiako Gobernuak urtea amaitu baino lehen onartu nahi ditu aurrekontuak. Gobernuak proposamena egina du Sanchezen exekutiboak lehenengo tramite hori igaroko du, inbestidura babestu zuten talde parlamentarioek ez baitiote osoko zuzenketarik egingo.
bideoa prestatzen
4.870,5 milioi euroko gastua aurreikusi du Gobernuak Nafarroako Aurrekontuen aurreproiektuan

2020-11-04
Kontuak norekin adostuko dituen ez dute aurreratu agintariek baina atzo izandako bileren ostean Txibiteren exekutiboaren eta EH Bilduren arteko sintonia ona azaldu zuten bi parteek.
bideoa prestatzen
EH Bilduk azpimarratu du Txibite presidentearen jarrera baikorra Nafarroako kontuen negoziazioen karira

2020-10-14
Abertzaleen koalizioaren partetik Bakartxo Ruizek, atzo arratsaldeko bileraren ostean, ziurtatu zuen bi parteak prest daudela 2021ko aurrekontuen inguruan akordioak erdiesteko.
bideoa prestatzen
Nafarroako Gobernuak gastu-sabaia 4.464,6 milioi eurotan ezarri du

2020-10-07
Gastu-sabaia finkatzea “2021eko aurrekontuak ezartzeko oinarria” dela adierazi du Saizek gaurko agerraldian. Ogasun kontseilariaren iritziz orain zifra hau finkatzeak “aurrekontuak tarte luze batez aztertu eta adosteko nahikoa epea” emango du.
bideoa prestatzen
Miren Gorrotxategi (Elkarrekin Podemos): “Espainiako aurrekontuetan, ez dut akordiorik ikusten EAJ moduko eskumako alderdiekin”

2020-09-25
Elkarrekin Podemosen legebiltzarreko bozeramaileak esan du Jaurlaritzaren gehiengoari euren babesa gehitu nahi badie, gastu publikoan eta fiskalitatean aldaketak egin beharko direla.
bideoa prestatzen
Arantza Campos (Plazandreok): “Berdintasun politika seriotasunarekin hartu behar da”

2020-09-16
Emakunderen kokapen organikoa aldatu egin da Eusko Jaurlaritzaren egitura berrian, eta aurrerantzean ez da egongo Lehendakaritzari atxikita. Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak bere sailetik atera du institutua, eta Gizarte Politiken Sailaren esku utzi du. Erabakiari kritika zorrotzak egin dizkiote talde feminista ugarik. Besteak beste, Euskal Herriko 70 talde feministak baino gehiagok agiri bateratu bat kaleratu dute neurria salatzeko. Plazandreok plataformak ere bat egin du idatziarekin. Eta, kide den Arantza Camposek azaldu bezala, «hanka sartze itzela» izan da Jaurlaritzak hartu duen erabakia. Gainera, gehitu duenez, ez dago ulertzerik aldaketa zertara datorren.