Skip to main content

Azken bideoak: Alderdiak

bideoa prestatzen
Arnaldo Otegi: ""Euskaldunok Estaturik gabe, zailagoa dugu gure herritarrak babesteko neurriak hartzea"

2020-11-05
Gurean Gaur albistegiaren baitan, EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegirekin hitz egiteko aukera izan dugu. Izurriaren ondorioak, ezker independentistaren erronkak eta presoen auzia hizpide.
bideoa prestatzen
Miren Gorrotxategi: "Zerbitzu publikoak ezinbesteko apustua badira, izurriak egindako krisian are gehiago"

2020-10-28
Gurean Gaur albistegiaren baitako elkarrizketaren tartean, Elkarrekin Podemos-eko legebiltzarkide Miren Gorrotxategirekin solasteko aukera izan dugu.
bideoa prestatzen
Miren Gorrotxategi: "Espero ziren neurri hauek, baina berandu datoz, eta inorekin hitz egin gabe"

2020-10-28
Miren Gorrotxategi Elkarrrekin Podemoseko legebiltzarkidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Eusko Jaurlaritzak hartutako neurri murriztaileak biltzen dituen dekretua "berandu" iritsi dela adierazi du, eta "inorekin hitz egin gabe". Hala ere, "espero" zen zerbait dela adierazi du, egoerak "txarrera" egin duelako.
bideoa prestatzen
Miren Larrion: "Oligopolioaren enpresek zentralitatea dute planteamendu industrialetan"

2020-10-27
Gurean Gaur albistegiaren baitako elkarrizketaren tartean, EH Bilduk Gasteizko udaletxean duen bozeramaile Miren Larrion izan dugu gurekin. Izurriaren ondorioak, hiri ereduak eta hezkuntzan zein politika industrialean hartu beharreko bideak hizpide.
bideoa prestatzen
Mikel Serrano: "Jaurlaritza ez da Zumarragarekin harremanetan jarri"

2020-10-20
Gaur Gaur albistegiaren baitako elkarrizketaren tartean, Zumarragako alkate Mikel Serrano izan dugu gurekin. Covid19 gaitzaren ondorioz herriak bizi duen egoera zaila azaltzeaz gain, Lakuako gobernuaren erabakien "zai" daudela salatu du, itxaronaldi honek "ezegonkortasuna" dakarrela argudiatuz. Horiek horrela, Serranok berak Eusko Jaurlaritzari bilera eskatu diola nabarmendu du.
bideoa prestatzen
Josune Gorospe: "Asko hitz egin behar dugu oraindik baina Madrilen aurrekontu berriak behar dira"

2020-10-19
Gurean Gaur albistegiaren baitako elkarrizketaren tartean, EAJ-ko diputatu Josune Gorospe izan dugu gurekin. Berarekin batera, izurriaren ondorioen inguruan, Madrilgo gobernuarekin adostu beharreko eskumenei buruz edo aurrekontuen bilakaera aztertu ditugu.