Skip to main content

Azken bideoak: Herri mugimendua

bideoa prestatzen
Amalur Alvarez: "XXI. mendeko erronkei aurre egiteko tresnak behar ditugu"

2020-11-03
Gurean Gaur albistegiaren baitako elkarrizketaren tartean, Gure Esku Dagoko bozeramaile Amalur Álvarezekin hitz egiteko aukera izan dugu. Besteak beste, erreferendumaren alde, Hamaika Gara ekimenak abian jarritako sinadura bilketa, "Altxa" ekitaldiaz eta erabakitzeko eskubidearen alde euskal jendartean dauden pultsioetaz.
bideoa prestatzen
Amalur Alvarez, Gure Esku: "Alderdi politikoek eta instituzioek erabakitzeko borondatea arautu eta adostu behar dute"

2020-11-03
Amalur Alvarez Gure Eskuko bozeramailea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Alvarezek adierazi du "oso pozik" daudela 'Altxa!' ekimenarekin: "Demostratu nahi genuen lanean jarraitzen dugula, eta herri honen gehiengo sozialak erabaki egin nahi duela, eta bide horri ekiteko prest gaude".
bideoa prestatzen
Ana Urkiza: "Etorkizunari begira, elkarlanean aritu behar dugu lurralde oreka eskainiko duten egitasmoak elkarrekin egiteko"

2020-10-29
Gurean Gaur albistegiaren baitako elkarrizketaren tartean, Eusko Ikaskuntzako presidente berriarekin hitz egiteko aukera izan dugu, Ana Urkizarekin hain zuzen ere. Honatx planteatutako gogoetak.
bideoa prestatzen
Erabakitzeko eskubideari buruz duten jarrera azaltzeko eskatu die Gure Eskuk alderdiei

2020-06-24
Uztailaren 12ko hauteskundeetara begira, erabakitzeko eskubideari buruz duten jarrera azaltzeko eskatu die alderdiei Gure Esku dinamikak. Gasteizko legebiltzarraren atarian egindako ekitaldian azaldu dute alarma egoerak argi utzi duela euskal autogobernuaren ahultasuna, eta erabaki propioak hartzeko duten gaitasunik eza.
bideoa prestatzen
Krisitik irteteko beste modu bat aldarrikatu du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak

2020-06-19
Krisitik irteteko sektore publikoa indartu eta aberastasuna banatzeko eskatu du gaur Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egindako manifestazioetan.
bideoa prestatzen
Mikel Ruiz (Eragin): "Gazteak izan gara egoera honek gehien kolpatu dituen langile sektorea"

2020-06-09
Covid19 gaitzak eragindako osasun krisiak, ondorio sozial eta ekonomiko latzak izango ditu. Horien artean, orain arte, sektorerik prekarizatuenen baldintzen okertzea. Elkarrizketaren tartean, honen inguruan aritu gara Eragin Bilbo plataformako Mikel Ruizekin batera. Hortaz gaindi, berriki, Eraginek eta beste hainbat taldek, "rider" delakoen egoeraren inguruan Yolanda Diaz ministroarekin izandako bileraren inguruan aritu gara.