Skip to main content

Azken bideoak: Atxilotuak / presoak

bideoa prestatzen
Motibazio politikoko euskal presoei aplikatutako espetxe politikaren behatokia aurkeztu du Foro Sozialak

2020-06-30
Sei hilabetean behin argitaratuko den txostenean, presoen egoerari buruzko datu eguneratuak, informazio zehatza eta adituen analisiak egongo dira. Aldizkariarekin, “desinformazioari aurre egiten eta espetxe politikaren aldaketaren aldeko iritzi-korronte bat sortzen” lagundu nahi du Foro Sozialak.“Informazio fidagarria, gardena eta kontrastatua” eskainiko du, espetxeetako egoeraren garapenari eta gertaerei buruzko datuak "eremu desberdinetara" heldu daitezen.
bideoa prestatzen
SOS Presoak COVID19 –k salatu du “deskonfinamendu neurriak ez direla berdinak izan presoentzat”

2020-06-26
Presoen egoera hobetu dadin eta osasun baldintzak aintzat hartuak izan daitezen eskatzeko elkarretaratzea deitu dute uztailaren 4rako Iruñean.
bideoa prestatzen
Jakes Esnal preso politikoa baldintzapean aske uzteko galdearen ebazpena irailaren 24an ezagutuko da

2020-06-26
Mediabask hedabideak jakinarazi duenez fiskaltza antiterroristak Esnalen askapenari jarritako helegitea aztertu dute ostegun honetan eta irailean emaitza jakin bitartean kartzelan jarraituko du 70 urteko presoak. Maritxu Paulus abokatuarentzat "oso erasokorra" izan da fiskaltza. "Defentsa mailan inpartzialtasun falta nabaritu” du. Nabarmendu du, espedientean izandako aldeko elementuak baztertu egin direla, eta “gaitzespenak asko aipatu” direla. Justiziak erabakia hain berandu ematea "seinale txarra" iruditu zaio.
bideoa prestatzen
Julen Atxurra presoa Aranjuezeko espetxera eraman dute

2020-06-25
Maiatzean buruko isuria izan zuen eta orain Cadizeko Puerto I-etik Madrilgo hegoaldeko espetxera eraman dute.
bideoa prestatzen
Bost urteko kartzela zigorra ezarri diote Mikel Barrios iruindarrari

2020-06-24
Parisko Auzitegiak bost urteko kartzela zigorra ezarri dio Mikel Barriosi, eta Frantzian egoteko debekua izango du hamar urtez. Barrios astelehenean, hilaren 29an, sartu beharko da kartzelan. Epaiketa atzo izan zen, eta, «erakunde kriminaleko» kide izatea leporatu dio auzitegiak.
bideoa prestatzen
Urtzi Errazkin (Etxerat): "Presoen eta senideen eskubideak gehien urratzen dituen politika urrunketarena da"

2020-06-23
Etxerat Elkarteak elkartasun kanpaina berri bati ekin dio, urrunketa politikak dakartzan gastuei aurre egin ahal izateko. Horrekin batera, Covid 19 gaitzak eragindako izurriaren ondorioz, presoek eta senideek 100 egun bisitarik gabe eman dituztela gogoratu nahi izan du Urtzi Errazkinek Hamaika Telebistan. Elkarrizketaren tartean, Beñat Zarrabeitia lankidearekin batera, Espainiako gobernuari hitzetatik ekintzetara igarotzeko deia luzatu dio Errazkinek.