Skip to main content

Azken bideoak: Auzo elkarteak

bideoa prestatzen
Etxebizitzak krisiaren aurrean, begirada bat neurriei

2020-05-06
Turismoa suspertzeko urteak beharko dituen ekonomia baten aurrean, eraikuntzaren sektorea oraindik martxan dagoen motor handia da. Era berean, alokairu merkeko etxebizitzen premia nabarmen areagotu du bizi dugun krisialdiak. Higiezinei helduta, badirudi sektorearen proposamena ondokoa dela: eraikuntza aktibatzea eta alokairuko etxebizitza-eredu eskuragarriagoa zabaltzea laguntza publikoekin. Nola jokatu logika honen aurrean? Hortaz aritu da Karlos Renedo Arkitektoa. Pilota, administrazioen teilatu gainean dela dirudi, Renedok arazo pribatua publiko egitearen garrantzia azpimarratu du eta horretan, Etxebizitza Sindikatuen papera nabarmentzen du.
bideoa prestatzen
Turistifikazioak auzokideak kanporatzen dituela salatu du Bilboko SOS Alde Zaharra plataformak

2020-02-26
Azken urteetan Bilboko Alde Zaharrean pairatzen dabiltzan turistifikazio prozesuaren ondorioak salatzeko agerraldia egin du plataformak, lekualdatzera derrigortuta sentitu diren bi auzokiderekin batera.
bideoa prestatzen
Mugatutako aparkalekua ezarri eta mugikortasun jasangarriari eraso dio Iruñeko Udalak

2020-01-09
Urtarrilaren 20an jarriko dituzte indarrean ordainpeko aparkatzeko gune laranja eta urdinak Errotxapean eta jadanik 2.700 txartel eskatu dituzte bizilagunek. Pio hamabigarrenaren etorbidean aldiz, autoak uzteko 51 plaza ezarri ditu udalak, oinezko eta gurpildun ibilgailu ez motordunen erabiltzaileen kalterako.
bideoa prestatzen
Herritarrei babesa eskatu diete Paris 365 jantoki sozialaren itxiera saihesteko

2019-12-12
Paris 365 gizarte jantokia otsailean ixteko arriskuan dago. Egoera lehuntzen hasteko ekimena zuzentzen duen Gizakia Herritar Fundazioak hainbat neurri hartu ditu eta herritarren babesa jasotzeko kanpaina abiatuko du.
bideoa prestatzen
"Kontziente izan behar dugu gu geu hain ondo bizitzeko beste batzuk oso gaizki bizi behar dutela"

2019-11-28
Gizarte garapenean eta justizia sozialean egiten duen lana aitortu dio Nafarroako Gobernuak Emaus Fundazioari. Lucio Tabarrek, Emaus Fundazioko koordinatzaileak laguntza beharrean dauden kolektiboez eta eurekin abian jarritako dinamikez hitz egin digu.
bideoa prestatzen
Bizipoza, elkarteen elkartea

2019-11-28
"Gure bizipoza, guztiona" dokumentala ekoitzi du Bizipoza elkarteak. Anabel Arraiza eta Yolanda Fonsecarekin izan gara Euskal Herri osoko elkarteen artean garatu duten egitasmoaz hitz egiteko. Dokumental laburrekin osatu duten webgunea ere aurkeztu du elkarteak.