Skip to main content

Azken bideoak: Jaiak

bideoa prestatzen
Herri mugimenduek jaiak "beste era batera" antolatzeko hausnarketa jarri dute martxan

2020-05-15
Bilboko konpartsek, blusek eta neskek eta piratek alkateen jarrera kritikatu dute. Azaldu dutenez, herritarren osasuna bermatzea da garrantzitsuena egun, baina horrelako erabakiak denen iritzia entzunda hartu behar direla argudiatu dute. Hala ere, jaiak beste era batera antolatzeko gogoeta abiatuko dutela adierazi dute.
bideoa prestatzen
Bilbo, Donostia eta Gasteizko alkateek hiriburuetako jaiak bertan behera uztea erabaki dute

2020-05-15
Bilbo, Donostia eta Gasteizko jaiak bertan behera uzteko erabakia hartu dute; hala ere, hainbat kultur ekitaldi antolatuko dituztela iragarri dute. Nabarmendu dute jende pilaketak "saihestu" beharko direla nahiz eta deseskaladaren faseek aurrera egin, eta jai giroa ezin direla segurtasun neurriak "bermatu".
bideoa prestatzen
Koronabirusak eragindako egoerari moldatutako festak ospatuko dituzte Txantrean gaurtik aurrera

2020-04-30
Iruñeko Udalak hiru trikitilarik egin behar zuten kalejira debekatu duen arren, leiho, balkoi eta sare sozialetan ospatuko dituzte txantrearrek auzoko jaiak.
bideoa prestatzen
Iruñeko Udalak bertan behera utzi ditu 2020ko Sanferminak

2020-04-21
Erabakia publiko eginik, Iruñeko Udalak zail ikusten du festak beste data batean ospatzea, nahiz eta Elizalde jarduneko alkateak ez duen aukera erabat baztertu.
bideoa prestatzen
Iruñeko Udalak bertan behera utzi ditu Sanferminak baina... gutxiago falta da

2020-04-21
2020ko uztailaren 6an ez da Sanferminetako suziririk lehertuko. Ez dakigu noiz amaituko den konfinamendua. Baina Gutxiago Falta Da.
bideoa prestatzen
San Prudentzio danborrada Gasteizko balkoietan ospatzeko deia luzatu du Batera Zaintza sare herritarrak

2020-04-14
Jaiak modu batean edo bestean ospatzeko helburuarekin eta komunitatearen garrantzia azpimarratu nahian, Batera Zaintza Sare Herritarrak danborrada herrikoi batean parte hartzeko gonbitea luzatu die Gasteiztar guztiei. Bestalde, Iruñean, Herri Sanferminak beste eragile batzuekin batera Iruñeako alkateari San Ferminen mahaia deitzea exijitu diote