Skip to main content

Azken bideoak: Jaiak

bideoaren irudia
Produktu paregabeak Altxaporruko azoka ekologikoan

2015-08-24

Altxaporruko konpartsakoek, aurten ere, Azoka Ekologikoa prestatu dute gaur goizean. IGITAE elkarteko zenbait kiderekin hizketan izan gara eta beraien lana zertan datzan azaldu digute. Gure herrian bertan ekoiztutako produktu agroekologiko eta osasungarriak dastatzeko aukera ere, noski, ez dugu galdu nahi izan.

bideoaren irudia
Trikimailu konpartsak badu bere txosna Aste Nagusian

2015-08-24

2013. urtean sortu zuten Trikimailu izeneko konpartsa Bilboko 6 lagunek izan zuten idea zoro bati jarraituz. 2015. urteko Bilboko Aste Nagusian lehenengoz  txosna izatea lortu dute. Eurekin izan gara!!

bideoaren irudia
Egaña, Martin, Elortza eta Gaztelumendirekin bertsotan

2015-08-24

Santiago plaza hitzordu garrantzitsua da bertsozaleentzat Bilboko Aste Nagusian. Andoni Egaña, Igor Elortza, Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendirekin izan gara.

bideoaren irudia
Bilboko Aste Nagusia | Abuztuak 24: umeak sukaldari trebeak dira

2015-08-24

Umeak ere sukaldari trebeak dira, argi utzi dute Bilboko Aste Nagusian. Gastronomietan izan gara gaur berriz ere, baina oraingo honetan, umeak protagonista.

 

bideoaren irudia
Oihana Pascual txupinerarekin jai ereduaz hitz egin dugu

2015-08-24

Oihana Pascual txupinerarekin izan ginen, jai ereduaz eta txupinera izatearen ohoreaz luze eta zabal hitz egiteko. Txomin Barullo konpartsako kidea dugu Oihana eta aurten, konpartsa guztien ikurra.

bideoaren irudia
Elkartasun pintxo dastaketa Areatzan

2015-08-23

Athleticeko peñen eta zenbait Bilboko konpartsen eskutik pintxo dastaketa paregabeaz gozatu dugu gaur goizean. Eusko Labelek eskainitako lehen mailako kalitateaz gozatzeko aukera ere ez dugu galdu nahi izan.