Skip to main content

Azken bideoak: Jaiak

bideoa prestatzen
Incansables Txarangak suziria piztuta, hasi dituzte inauteriak Tolosan

2020-02-20
Hasi dira Tolosako Inauteriak, eta aurtengo txupinazoa botatzearen ardura Incansables Txarangako kideek izan dute. Hala, beren ibilbidea omendu dute tolosarrek. Duela mende erdia sortu zen txaranga, eta zehazki, 43 urte daramatzate Tolosako inauterietan jotzen, Kabi Alai elkartearen blusa jantzita. Tolosarrek eurekin hasi eta bukatuko dituzte festak, beraz. Bestalde, gaurko pregoian Jaizkibel konpainiako kideak omendu dituzte.
bideoa prestatzen
5.000 haur inguruk hartu dituzte kaleak haur danborradan

2020-01-20
San Sebastian egunean 5.000 neska-mutil inguruk hartu dute parte haur danborradan. Historian, lehen aldiz, Easo Ederraren eta Ohorezko Damen pertsonaiarik ez da izan desfilean. Aitor ikastolako Malena Cornago eta Bittor Gaztelu hiritarrak arduratu dira diskurtsoa irakurtzeaz, udaletxeko balkoitik. Egiako ikastetxeak mugarri bat ezarri du 2020ko San Sebastian egunean.
bideoa prestatzen
5.066 euro jaso ditu Beroa elkarteak Donostian saldutako kamiseta solidarioei esker

2019-09-11
Ekimen erraldoia itzurun konpartsak duen ekintza solidarioa da eta aurten Beroa elkartearen alde aritu da lanean. Saldu diren 751 kamiseta solidarioekin irabazi diren 5 mila eta 66 euroak elkarteak berak jaso ditu bere lanarekin aurrera jarraitzeko.
bideoa prestatzen
Ertzaintzak presoen argazkiak kendu ditu Txori Barrotetik, euria eta haurrak protagonista izan diren egunean

2019-08-18
Milaka lagun bildu ziren Bilboko Aste Nagusiaren aurreneko gau jendetsuan. Goizeko lehen argi izpiekin batera, Madrilgo Entzutegi Nazionaleko Abascal epailearen aginduz eta Vox alderdi ultraeskuindarraren salaketari argi berdea emanez, Txori Barrote konpartsaren txosnako dekorazioan zeuden presoen argazkiak kendu ditu Ertzaintzak. Euriak presentzia nabaria izan duen egunean, haurrak protagonista, Txikigunearen irekiera eta balearen desfilearekin gozatzeko aukera izan dutelako.
bideoa prestatzen
Aniztasunaren aldeko aldarriaz abiatu da Bilboko Aste Nagusia

2019-08-17
Bea Severrek, Naizen adingabe transexualen familien elkarteako bozeramaileak, aniztasunaren aldarria zabaldu du lau haizetara Arriaga Antzokiko balkoitik. Itsasne Nuñez Pa...Ya konpartsako kideak txupina bota eta jaiak eztanda egin du Bizkaiko hiriburuan.
bideoa prestatzen
#ANPirata19 - Piratek bertan behera utzi dute gaurko egitaraua

2019-08-14
Donostiako Piratek goizean egin duten prentsaurrekoan adierazi dute jaia eten eta protesta egitea erabaki dutela azken orduetan jasotako eraso sexistengatik. Jai gune guztiak itxi dituzte eta manifestazioa egin dute "Erasotzaileak, zuen jaia amaitu da" lelopean.