Skip to main content

Azken bideoak: Jaiak

bideoa prestatzen
#ANPirata19 - Ze Esateken agur kontzertua

2019-08-13
Ze Esatekek astelehen gauean emandako azken kontzertuarekin ekin diogu astearteko saioari. Orain arte egindako ibilbidea errepasatu dugu taldekideekin kontzertuaren aurretik, eta kontzertua bera ere bertatik bertara jarraitu dugu. Astearte goizean berriz Piratek antolatutako Kluedo jokoan eta kantu gira herrikoian izan gara, eta munduko hainbat txokotako jaikiez gozatzeko aukera izan dugu Kursaal ondoan. Eguna baina amorruz amaitu dugu, asteburuan izandako bi eraso sexitsta salatzeko elkarretaratzean.
bideoa prestatzen
#ANPirata19 - Donostia abordatzera!!!

2019-08-12
2019ko Donostiako Aste Nagusi pirata hasi da. 16 urte daramatzate Donostiako piratek hiria abordatzen, 1500 lagunetik gora hartu dute parte abordaian. Txupina Donostiako lau gaztetxek bota dute; Kijera, Letaman, Txantxaerreka eta Añorgako gaztetxeetako ordezkariek bota dute.
bideoa prestatzen
Jarraitu Bilboko Aste Nagusia Hamaika Telebistan!

2019-07-17
Bilboko Aste Nagusiari buruzko saio berezia abuztuaren 17tik 24ra, 21:30etik aurrera.
bideoa prestatzen
Jarraitu Donostiako Aste Nagusia Hamaika Telebistan!

2019-07-17
Donostiako Aste Nagusiari buruzko saio berezia abuztuaren 12tik 16ra, 21:30etik aurrera.
bideoa prestatzen
Bea Server eta Itsasne Nuñez izango dira Bilboko pregoilari eta txupinera

2019-07-12
Bea Sever sexologoa izango da 2019ko Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria. Naizen ume transexualen gurasoan elkartearen bozeramailea da Sever. Pregoilariarekin batera, Aste Nagusiaren 41. edizio honen txupinera ere iragarri du Udalak. Emakumea izango da ere, Itsasne Nuñez, Pa...ya Konpartsako kide da Nuñez, Otxarkoaga auzokoa.
bideoa prestatzen
Sanferminak eta haurren presentzia festan

2019-07-10
Alegria de Iruña Peñakoen txikien egunean murgildu gara. Haurrekin Sanferminetan egoteko guneak zeintzuk dira? Takonerako birjolastu gunean bisita egin dugu.Zaldiko Maldiko Elkarteko bertso saiora hurbildu gara Ilarregi anaiekin. Iruñeko suen lehiaketako zuzendari den Mikel Pagolaren azalpenak jaso ditugu eta Herri Sanferminetako O plazan ospatu den haurren dantza jaialdian ere izan gara.