Skip to main content

Azken bideoak: Gazteria

bideoa prestatzen
2.200 gazte inguruk hartu dute parte X. Beldur Barik lehiaketan

2019-11-25
2200 gazte inguruk parte hartu dute lehiaketan 300 bideo sortuz guztira. 8 lan izan dira sarituak. Gai nagusiak izan dira nesken hilekoaren ikusgarritasuna, neska eta emakumeen salerosketa, mundu more baten eraikuntza, ahizpatasuna eta kontzientzia pizteko deiak
bideoa prestatzen
Maria Beloki (Psikologoa): "Jokoarekiko menpekotasuna betidanik existitu izan da"

2019-11-13
Geroz eta apustu etxe gehiago daude Euskal Herriko herri, hiri eta auzoetan. Jokoan murgiltzeko iragarkiak edozein ordutan emititzen dituzte eta prime-timean etengabekoak dira hedabide handietan. “Zuen zoria, gure ziria” da apustu etxeen kontrako plataforma batek Iruñean hartutako leloa. Maria Beloki psikologoak eta Unai Garma jokalari ohiak, ludopatia ulertzeko klabe batzuk eman dizkigute.
bideoa prestatzen
Baluarte, euskarazko Kultura Digitalaren gune bihurtuta

2019-10-29
Baluarte euskarazko Kultura Digitalaren gune izan da gaur. Sarean Euskaraz programaren hirugarren edizioa abiatu du aurten Nafarroako Gobernuak Euskarabidearen bitartez, hizkuntzaren erabilera sustatzeko helburuarekin.
bideoa prestatzen
Lucia Burgi: "GIBaren prebentziorako neurririk honena heziketa da"

2019-10-24
HIESaren aurkako plataformak lanketa berezia egin du Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
bideoa prestatzen
Ernaik protestak egin ditu Bilbon, Gasteizen eta Donostian, Kataluniaren alde

2019-10-18
Ernaiko 50 bat gaztek protesta egin dute gau Bilboko Plaza Biribileko banketxe baten aurrean. Eskuak lotuta, banketxerako sarrera oztopatu dute, Kataluniaren aldeko eta Espainiar Estatuaren kontrako aldarriak kantatzen zituzten bitartean. Minutu gutxitan Ertzaintzaren zazpi furgona gerturatu dira, bertan zeuden gazteak inguratuz. Banaka gazte guztiak identifikatu dituzte, bai eta motxilak arakatu ere. Tentsio momentu gutxi batzuk egon dira, tartean, gazte batzuk arrastaka atera dituztenean. Elkartasun keinuak ugariak izan dira, ingurutik pasatzen zen jendearen txaloak eta elkartasun adierazpenak, adibidez. Altsasuko gazteen aldeko ohiuak ere presente egon dira.
bideoa prestatzen
Ikasle mugimenduko hainbat kidek greba deialdia egin dute azaroaren 28rako

2019-10-15
Euskal hezkuntza sistema propio baten alde eta hezkuntza eremuan pairatzen dituzten zapalkuntzak salatzeko egingo dute greba azaroaren 28an. Azaldu dutenez, ikastetxez ikastetxe saretzen ibili dira, tokian toki ikasleek bizi dituzten problematikei aurre egiten. Eremu lokalean lan egiteaz gain, beharrezkotzat jo dute Euskal Herri mailan antolatzea.