Skip to main content

Azken bideoak: Enpresak

bideoa prestatzen
Olaberriako Arcelor Mittaleko langileek lanuzteekin jarraitzen dute

2020-07-15
Olaberriako Arcelor Mittalek langileen eskakizunei jaramonik egin gabe jarraitzen duela argudiatuta langileek lanuzteekin jarraitzen dute. Zuzendaritzak erantzun argirik ez diela eman eta negoziatzeko biltzeari muzin egin diola esan dute, beste proposamenik egin gabe. Jarrera hori ikusita, aldez aurretik prestatutako mobilizazio plana martxan jarri dute.
bideoa prestatzen
Euskaltelek EAEko beste 105 udalerriri emango dio zerbitzua zuntz-optiko sarea hedatuta

2020-07-15
105 herri gehiagori eskainiko dio zerbitzua eta 200.000 etxe ingururi. Horrenbestez, 241 udalerritako 1.200.000 etxek jaso ahalko dute Euskaltel-en zerbitzua zuntz-optiko bidez, hots, EAEko ia herri guztietara hedatu du sarea konpainiak dagoeneko.
bideoa prestatzen
Lurgoien enpresako langileek elkarretaratzea egin dute kaleratu ez ditzaten eskatzeko

2020-07-14
Lurgoien enpresako langileek elkarretaratzea egin dute, enpresak 35 langile kaleratu ez ditzan eskatzeko. Pandemia honek ikaragarri eragin du ekonomian eta horren isla da Lurgoien enpresari gertatutakoa. Bestalde, izurrite honen erdian egokitzen zitzaizkien ordainsariak ez dituztela kobratu adierazi dute langileek.
bideoa prestatzen
Siemens Gamesako langileek eskatu diote Gobernuari enpresak aurkeztutako itxiera txostena bertan behera uzteko

2020-07-10
Gaur bildu dira enpresa batzordeko kideak Izaskun Goñi, Nafarroako Gobernuko enpresa zuzendariarekin.
bideoa prestatzen
25 urteko ibilbidea ospatzen ari da Euskaltel, begirada muga berrietan jarrita

2020-07-07
1995an sortu zen eta ordutik etengabeko hazkundea izan du. Ohar bidez jakinarazi duenez, 2.500 milioi euro kontratatu dizkie EAEko hornitzaileei. Gainera, 1.800 milioi euroko inbertsioa egin du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zuntz-sarean eta horri esker EAE europako puntako herrialdeen artean kokatu da gizartearen digitalizazioari dagokionez.
bideoa prestatzen
Siemens Gamesak Agoizko planta itxiko du

2020-07-01
Ondorioz 239 behargin kanporatuko dituzte eta multinazionalak argudiatu du fabrika ez dela lehiakorra. Nafarroako Gobernuak bere kezka azaldu du eta “konponbiderik onena” enpresarekin bilatuko duela adierazi.