Skip to main content

Azken bideoak: Banka

bideoa prestatzen
Udalek euren dirua erabili ahal izango dute aurrerantzean

2020-10-05
Martxelo Diazek Nafarroako fiskalitatearen analisia egin du Nafarroa Gaur saiorako, eta besteak beste Ogasunaren Zordunen zerrenda eta Herrien Gastu Sabaiaren aferak aztertu ditu.
bideoa prestatzen
"Banku txar" bat sortzeko aukera aztertzen ari da EBZ

2020-06-11
Ordaindu gabe maileguak biltzeko "Banku txar" bat sortzea aztertzen ari da Europako Banku Zentrala. Erakundea beldur da Europako bankuek ez ote duten itzuli gabe gera daitezkeen mailegu kopuruaren gorakadari aurre egiteko beste kapital izango.
bideoa prestatzen
Europako Banku Zentralak 600.000 milioi euro gehiago jarriko ditu koronabirusaren aurkako laguntza planean

2020-06-05
Euroguneko aurreikuspenek okerrera egin dute, ekonomiak "hondoa jo" duela uste duten arren, urtearen bigarren erdian suspertzen hasiko dela iritzi dio Cristine Lagarde presidenteak. Planaren iraupena handituagatik ere, ez du espero deflazio eta prezio jaitsierarik. Besteak beste, esan du Lagardek, azken datuek diotela ekonomia “oso motel” bada ere hazten ari dela, inflazioa %0,1era jaitsi dela maiatzean. Diru kopurua handitzeko arrazoien artean dago orain arte lez jarraituz gero, programa aurki agortzeko arriskua zegoela. Martxoaz geroztik jada, 234.600 milioi euroren erosketa egin ditu EBZk. Onuradun handienak Italia, Espainia eta Alemania izan dira.
bideoa prestatzen
Koronabirusaren ondorioz munduko ekonomiak 3,8 bilioiko galera izango duela aurreikusi du Asiako Garapenerako Bankuak

2020-04-03
Asiako Garapen Bankuak eginiko kalkuluen arabera, Munduaren Barne Produktu Gordinaren hazkuntzak ehuneko 2,3 eta 4,8 egingo du behera.Yasuyuki Sawada erakundeko ekonomialari buruak ohartarazi du, pandemiaren bilakaera eta, beraz, Asiako zein mundu osoko ekonomiarako hazkunde-aurreikuspenak oso zalantzazkoak direla.
bideoa prestatzen
2016an sortutako BBK Azoka ekimena indartzea erabaki du BBK-k konfinamendu garai honetan

2020-04-01
Bizkaiko baserritarrei ematen dion laguntza indartu nahi du entitateak horren bidez eta etxean geratu behar diren herritarrei bertako baserrietako produkturik onenak helarazi.
bideoa prestatzen
Joseba Barandiaran: "Premiazkoena herritarrak babestea da"

2020-03-13
Zer gertatzen da burtsan? Koronabirusak zer eragin izan dezake ekonomian? Europako Banku Zentrala erabakiak hartzen ari da azken egunotan. Honi guztiari buruz hitz egin dugu Joseba Barandiaranekin. Bere iritziz, gobernuek politika fiskaleko neurri zehatzak hartu behar dituzte egoera honi aurre egiteko