Skip to main content

Azken bideoak: Artea

bideoa prestatzen
“Lemoiz gelditu” horma-irudia aurkeztu du Bilboko Arte Ederren Museoak

2020-11-10
Vicente Ameztoy, Jose Luis Zumeta eta Carlos Zabala “Arrastalu”-ren “Lemoiz gelditu” horma-irudia aurkeztu du Bilboko Arte Ederren Museoak. 5x8 metro inguruko murala sortu zuten hiru artistek 1980an, Lemoizko zentralaren eraikuntza gelditzeko mugimendu erraldoiaren baitako Herrikoi topaketak izeneko ekitaldian.
bideoa prestatzen
Rekalde Aretoak Agustín Ibarrola, naturalki erakusketa hartuko du 2021eko uztailaren 4ra arte

2020-11-02
Artistaren 90. Urtebetetzean bere obrak naturarekin duen harreman estuan sakonduko du bildumak. Iragan astean inauguratu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak eta aretoa osorik hartu dute Ibarrolaren 70 lan baino gehiagok. Jose Ibarrola artistaren semeak komisariatu du erakusketa.
bideoa prestatzen
Iraide Calvarro (diseinatzailea): "Artisten lana ez da behar den moduan baloratzen"

2020-10-08
#Inktober erronkan hartzen du parte Calvarrok urtero. Urriko egun bakoitzeko kontzeptu baten inguruko marrazki bana partekatzera gonbidatzen ditu erronka horrek eta arista grafikoen lana goraipatzeko balio dio munduko milaka sortzaileri.
bideoa prestatzen
#Inktober traolak sareak beteko ditu urrian zehar

2020-10-08
Egunotan uholde bat bezala hartuko ditu sareak #Inktober traolak eta horren atzean, milaka marrazkigile eta diseinatzaileren lanak partekatuko dira, urriaren lehenengotik 31ra bitartean. Jake Parker artista grafikoak sortu eta bultzatutako erronkak arrakasta izugarria lortu du mundu osoan eta hainbat euskal artistak ere hartzen dute parte urtero.
bideoa prestatzen
Vik Muniz artista brasildarraren azken serieak bildu dituzte Nafarroako Unibersitatearen Museoan

2020-10-02
Irudi aberatsak dira Munizek eskainitakoak, bai edukiarengatik baina baita izaera eta osaerarengatik. Irakurketa berriak sustatu nahi ditu brasildarrak, aldarrikapenaz haratago, errealitateaz eta hau islatzeko moduaz.
bideoa prestatzen
87 urterekin zendu da Ana Mari Marin margolaria

2020-08-25
Baztango paisaiak irudikatu zituen batik bat.