Skip to main content

Azken bideoak: Musika

bideoa prestatzen
Berri Txarraken azken kontzertuetarako sarrerak saldu dituzte gaur

2019-11-12
Berri Txarrakek azaroaren 22 eta 23an esango die behin-behinean agur oholtzei Navarra Arenan eta iaz salgai jarritako sarrera guztiak agortuta, 1000 sarrera gehiago eskuragarri utzi dituzte gaurkoan. Zaleek atzoko gaueko hamarretatik osatu zuten ilara eta goizean, 150 metro baino gehiago zituen.
bideoa prestatzen
Tristtan Mourguy musikariak bira berriari ekin dio Horeba taldearekin

2019-11-08
Tristtan Mourguy Donibane Lohizuneko musikaria Horeba taldearekin dator oraingoan. Euskarazko kantu egilea, olerkiak edota bertsoak abesten ditu. Bere musikak folk-pop-rock progresibo eragin handiak ditu.
bideoa prestatzen
Willis Drummondek 'Zugzwang' diskoa kaleratu du

2019-11-08
Willis Drummondek 'Zugzwang' diskoa kaleratu du; taldeak gaurko gai sozialei buruz duen ikuspegia azaltzen du lanak.
bideoa prestatzen
MUSIKAZUZENEAN TB #84: Lukiek + Markexa (The Friday's Crew)

2019-11-07
Lukiek talde bizkaitarra izan da MusikaZuzenean TB saioko 84 atalaren lehen protagonista. Mungiako hiruko bandak iraupen luzeko lehen diskoa kaleratu du, eta entsegu lokalean batu gara lan berrian gehiago jakiteko. Hitz Bitan atalera Markexa Gonbidatu dugu, The Friday's Crew taldeko abeslaria. Saioa borobiltzeko musika albisteak.
bideoa prestatzen
Revolta Permanent talde bizkaitarrak "Lobotomiak" diska berria kaleratu du

2019-11-05
Revolta permanent talde bizkaitarrak haien laugarren diska aurkeztu du gaur Bilboko Kafe Antzokian. "Lobotomiak" izena jarri dioten diskarekin batera, "R" abestiaren bideoklipa plazaratu dute. Hamaika abestiz osaturiko lan honek, nahiz eta rapa eta musikoa elektronikoa izan oinarri, tirp-hop, rock industriala eta musika industrial elektroniko estiloak batzen ditu.
bideoa prestatzen
MUSIKA ZUZENEAN TB #83: Aitor Etxebarria + Andoni Garcia Matxain + Albisteak

2019-10-31
Saioko lehen erreportajean Aitor Etxebarria musikari eta sortzailearen unibertsoan barneratuko gara. Labetik atera duen disko berria besapean elkartu gara berarekin bilboko Lumiére filmoteka dotorean. Hitz bitan atalean Andoni Garcia Matxain gitarra jotzailea izan da gure gonbidatua. Bere gustuko disko, areto edota musikarien berri eman digu laburrean. Saioa borobiltzeko musika albisteak izango ditugu.