Skip to main content

Azken bideoak: Literatura

bideoa prestatzen
'Hilda dago poesia?' liburuaren itzulpenak irabazi du Etxepareren itzulpen saria

2019-10-23
Joseba Sarrionandiaren ‘Hilda dago poesia?’ liburuaren katalanerako itzulpenak irabazi du aurtengo Etxepare - Laboral Kutxa Itzulpen Saria. Ainara Munt da egilea eta Pol·len edicions etxeak argitaratu du. Itzultzailea oso hunkituta eta eskertuta agertu da.
bideoa prestatzen
Joker liburudenda eta Marika Vila, protagonista Getxoko Komiki Azokan

2019-10-21
Komikien saltokiaz gain, hitzaldi, erakusketa, sinatze-txandak eta abar eskaini ditu asteburuan zehar Getxoko Komiki Azokaren 18. edizioak. Gainera, 25 urte bete dituen Bilboko Joker liburudenda eta Marika Vila artista katalana saritu ditu.
bideoa prestatzen
Mundu osoko komikigileak bilduko ditu Getxoko Komiki Azokak

2019-10-09
Getxoko Komiki azokaren 18. edizioa aurkeztu dute Bilboko BBK Aretoan. Estatuan zein nazioartean ezinbesteko zita bihurtu den topaketak ateak irekiko ditu urriaren 18an, Bizkaira ekarrita mundu mailako obra eta autorerik puntakoenak, ohi bezala.
bideoa prestatzen
Irati Elorrietak, Patxi Zubizarretak eta Asisko Urmenetak irabazi dute Euskadi saria

2019-10-02
Literaturako Euskadi Sariak irabazi dituzte Irati Elorrieta, Patxi Zubizarreta eta Asisko Urmenetak. Euskadi Literatura saria Irati Elorriagari eman diote Nekuko Argiak eleberriarengatik. Berlinen sortu zuen bertan bizi delako. Haur literatura saria, berriz, Patxi Zubizarretari eman diote Korri, Kuru, Korri! lanarengatik. Literatura lanen ilustrazioaren atalean, Asisko Urmeneta saritu dute Aztihitza: Xahoren biografia komikiarengatik.
bideoa prestatzen
'Letrazaurituak' emakume editoreen lehen topaketak antolatu ditu Katakrakek

2019-10-02
'Letrazaurituak' emakume editoreen topaketaren lehendabiziko edizioa antolatu du Katakrakek. Disziplina anitzetako hamar emakume idazlek euren eskarmentua partekatuko dute. Urriaren 14tik 19ra ospatuko da.
bideoa prestatzen
Euskal langile andreen ibilbide historikoa aztertu du Oiane Valerok

2019-09-27
Euskal langile andreen ibilbide historikoa aztertzeari atea zabaldu dio liburu honek. Azterketa horretan, Euskal Herria askatze marko bezala irudikatu da eta euskal langile andreak askatze subjektu bihurtu dira. Oihane Valerok nabarmendu du, lan bukatu gabea dela liburua. Helburua, eztabaidari atea zabaltzea dela eta ikerketa bultzatzea.