Skip to main content

Azken bideoak: Literatura

bideoa prestatzen
Mikel Antzaren "Atzerria" liburua gaztelaniara itzuli dute

2019-09-12
Mikel Antzaren “Atzerri” liburua gaztelaniara itzuli dute “En país extraño” izenburupean. Mikel Antza idazleak eta Garazi Arrula Txalapartako kideak aurkeztu dute Donostiako liburutegi nagusiko sotoan. 2012an argitaratu zen euskarazko alea Susa argitaletxearen laguntzaz. Antzak azaldu du liburua ez dela autobiografia bat baina azpimarratu du bere bizipen pertsonalak jasotzen dituela. Erbestera ihes egin behar izan duen idazle gazte baten hausnarketak, itxaropenak eta desirak bildu ditu idazleak.Liburua Roberta Gozzik itzuli du eta Marixol Iparragirrek zuzendu du. Ezin izan dute aurkezpenera etorri eta idazleak Iparragirreren egoera gogoratu du: abuztuaren 27an estraditatu zuten Frantziako Estatutik eta gaur egun Soto del Realen dago espetxeraturik.
bideoa prestatzen
Kurtur Dealersen laugarren edizioan klima aldaketari buruzko ia ehun mikrokontakizun hautatu dituzte

2019-07-01
Kultur Dealers egitamoaren laugarren edizioan, klima aldaketari buruzko ia ehun mikrokontakizun hautatu dituzte. Beñat Muñoz Robin Comunicacion enpresako kideak azaldu duenez, hautatutako mikrokontakizunetatik 75 gaztelaniazkoak dira eta 16, euskarazkoak. Maite Arrutik irabazi du euskarazko kontakizunen lehiaketa “Leiho bat esperantzari” kontakizunarekin, eta Marcols Alonso Diaz izan da gaztelaniazko lehiaketaren irabazlea “Ganaderia Humana” mikrokontakizunarekin. Kultura Departamentuak Kultur Dealers espazioa sortu zuen 2016an Robin Comunicacion enpresaren laguntzaz. Herritarrei sorkuntza gune bat eskaini eta aurkeztutako lanek kalean presentzia izateko helburuarekin sortu zen. Antolatzaileek adierazi dutenez, aurten klima aldaketaren gaia aukeratu dute, gaur egun zeresan handia ematen ari den gaia delako.
bideoa prestatzen
Altzoko Handia, istoriotik historiara

2019-06-25
Altzoko Handia, ‘Euskaldun mitiko bat (nahiz guztiz erreala) XIX.mendeko Europan’ liburua aurkeztu dute Koldo Mitxelena Kultur etxean. Luis Angel Sanchez madrildarrak idatzi du liburua; historian doktorea eta antropologiako irakaslea da bera. Idazleak pertsonaiaren inguruan eraiki diren mitoak eta kondairak alde batera utzi, eta Migel Joakin Elizegi altzoarrak bizi eta pairatu behar izan zuena azaldu du liburuan. XIX.mendearen erdialdean, Europan bizi izan zen erraldoirik ezagunena aztertu dute liburuan. ‘Altzoko Handia’ ezizena jarri zioten Migel Joakin Elizegi Ateagari , eta 1818tik 1861.urtera arte bizi izan zen. Ez dago argi zenbat neurtzen zuen, baina Sanchezek adierazi du 2,42 metrorainoko altuera izan zuela. Euskal Herrian orain arte izandako pertsonarik altuena da, nahiz eta nazioartean badiren handiagoak ere. Altuera horren zergatik azaldu ditu Sanchezek liburuaren aurkezpenean. "Hipofisian tumor bat zuen, tumor onbera bat. Tumor horrek zapaldu egiten zion hipofisia, eta hazkunde hormona asko sorrarazten zizkion horrek".
bideoa prestatzen
"Auschwitzeko tatuatzailea" euskaratu du Migel Angel Elustondok, Alberdania argitaletxeak hala eskatuta

2019-06-17
Nazioartean izen handia duen eleberria da. 2 milioi irakurle baino gehiago izan ditu dagoeneko 44 herrialdetan. Donostiko prentsaurrekoan azal du dutenez, liburu berezia da
bideoa prestatzen
Agosti Xahok lehen gerra karlistari buruz idatzitako bi idazki argitara

2019-06-12
Agostin Xahok lehen gerra karlistari buruz idatzitako bi idazki biltzen dituen liburua aurkeztu dute Koldo Mitxelena Kultur etxean. Escritos sobre La Primera Guerra Carlista: Palabras de un vasco. Viaje a Navarra izena du liburuak, eta elebiduna da; hain zuzen, Justo Garatek eta Rafael Galarzak frantsesera eta gaztelaniara itzuli dute. Prentsaurrekoan hartu dute parte Xabier Irujo Nebadako Unibertsitateko irakasleak, Patri Urkizu liburuaren sarreraren egileak eta Mikel Alberdi Zumalakarregi museoko artxiboaren arduradunak. Zumalakarregi museoak elkarlanean egin du liburua Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroarekin. Ez da Renok eta Ormaiztegik elkarrekin lan egiten duten lehen aldia: izan ere, 2015ean Henningsenen autobiografia bat argitaratu zuten “hamabi hilabetez Zumalakarregi generalarekin” izenburupean. Hizlariek adierazi dute liburu sorta bat argitaratzea dela helburua, Tomas Zumalakarregiren irudia nazioartean ezagutarazteko eta aldi berean Euskal Herriaren historiaren hedapena zabaltzeko.
bideoa prestatzen
Hasier Arraizek politika eta literatura uztartu ditu "Maitasun keinu bat besterik ez" liburuan

2019-06-06
Literatura eta politika uztartu ditu Hasier Arraiz, Sortuko idazkari nagusi izandakoak, kaleratu berri duen "Maitasun keinu bat besteri ez" liburuan. Aukezpenean azladu duenez, beretzat dena da politika, eta dena da kultura, eta bi mundu horietan barrena murgildu da lan honetan. Horretarako bere belaunaldiko idazleen lanak aztertu ditu, bizitzea tokatu zaien garaiari erreparatuz, egungo egoera politikoan aurrerapausoak eman nahian.